Sunday, 31 October 2010

Teekkaritorvet bandako debuta

Aurreko astian Oulun daon banda batera sartu nintzan eta atzo, zapatuan, debuta euki naban. Bandan saxofoi baritonua jotzen det. Atzo jo genitxun piezak dantza eitteko abestiak (Finlandiako tipikuak eta internazionalak), rock abesti batzuk etab. Azkenian txaranga baten jotzen dian antzerako abestixak. Gero ere kontzertu "normalak" ere ematen ditxuzte, azaroak 20an bandaren 40. urteurrena dakate eta kontzertu extraordinario bat emango degu (bere afarixakin...).  

Bueno ba hemen atzoko emanaldiko argazki pare bat.


Ikusten dezuen moduan hasieran jaikita hasi nintzan jotzen eta bukaeran jarrita amaitxu naban, arrazoia batez ere erabiltzen nauan korreia da, lepokua da, eta lehenetariko aldixa da lepoko korrea erabiltzen detela eta baritonua bertatik ordubete kolgauta euki eta gero ba azkenian ito itxen zian, baina bueno azkeneko 20 minutuak jarrita behintzat hobeto nauan.

_________________________________________________

Thursday, 28 October 2010

Argazki sorta

Azken egunetan ez det ezer berezirik ein beraz argazki batzuk bakarrik jarriko ditxut.


Nallikari hondartza, Oulun daon uharte bateko hondartza da. Bukaeran ikusten dan faro antzekua ez dakit zer dan egixa esan ze ez dao argirik eitten eta edifizio osuan sartu leike nahi izanez gero.



Ni eta Ouluko Polizia, hirixan dauan monumentu famatuena da, hiriaren irudia da (Polizia).


Nere logela, hasieran erropa garbitxu nabanian eta tendererua ez zakagunian holako inbentuak ein bihar zian erropa sekatzen lagatzeko.


Laponiako laku bat, egindako eskursiuetako bat laponiatik 5kmra daon txabola batera izan zan, bertan ekintza ezberdinak ein genitxun eta horietako bat saunara jun eta ondoren hor atzian ikusten dan lakuan bainau ginan. Baita txalupa batzukin lakuan ibili ginan trainero lanetan eta arrantzatzen saiatzen, baina ez gendun ezer lortu.



Azkenekua rugby taldiana da, hauekin entrenatzen hasi (eta bukatu) nintzan, orain paroia dao ez dakit noizarte asike... Esateko ere rugby talde honek dokumental bat grabau zabela eta premio dexente irabazten daoz, dokumentalan izena "freetime machos" da.

Friday, 22 October 2010

Italian Party


Atzo gabean Italian Party euki genduan, aurretik Spanish, Russian eta Japaniese (Sushi *_*) Party izan genitxun.

Party hauek izenak dioen bezela jai batzuk dia etxietan eitten dianak eta herrialde desberdinetako gendia elkartzen da bere herrialdeko edari eta janari tipikua eitteko eta jendiari emateko. Adibidez Spanish partyn (Urriak 15ian izan zan) Patata tortilak eta Sangria zauan, musikia jaixan herrikuak izaten da ere, spanish partyn "Cancion del verano" eta "Caseta de fiestas" izeneko 2 gela zeuden eta bertan musika tipiko desberdenik, hau boikoteau gendun euskaldunak gure musika jarriz ;).

Bueno ba Atzo italian party ta bertan pasta, pasta eta pasta zauan beraz asta jan da jan ibili ginan, gero ardo txar berua atera zaben eta absenta azukriakin, azkeneko hau ez zauan txarra. Eta gero ba batzuk hirigunera jun zian jaia jarraitzera gaueko ordu txikitan.

Argazkia:

Monday, 18 October 2010

Orain Artekoa



Kaixo, jendeak eskatu didalako blog hau ireki det, hemen nere finlandiako bizipenak (publikoak) jarriko ditut, Oulura irailaren 3an iritsi nintzen eta gaur arte hau izan da egin dudana:

Momentuz egin dudana (Argazkiak Picasan):

- Harrera udaletxean
- Aste bukaera pasatu laponiako txabola galdu batean.

Nere kuartoko lehioko bistak:



Nere fakultatea: