Gaur Snow Rugby egiteko gerau naiz rugby taldeko kide batzuekin. Ta zer da snow rugby? ba inglesa dakizuenok jakingo dezue snow-k elurra esan nahi dabala, beraz snow rugby, rugbyn jolastia da elurretako kanpo batian. Elur kantitatia normalian ez da handixa izaten, 30-40 bat zentimetro inguru, eta arauak rugbyko berdinak dia aldaketa txiki batzuekin.
Arau geio eta informazio geio Finlandiako torneuan (Jyvaskylan jokatzen da) web gunian:
Eta bideo bat normalian izaten dian partiduekin:
Guk jolastu degun Snow rugby partidua entrenamendu gisa hartu dabe hemengo rugbyko jokalarixak gero Jyvaskylako torneuan parte artzeko baina gure partiduan geure erara jolastu degu eta arau geienak aldatu edo jan ein ditxugu.
Hasteko 9 pertsona geuden prest jolasteko beras 4vs4ko taldiak ein ditxugu eta 1 aldaketetarako, taldiak kanpotarrak finlandiarren aurka izan da hasiera batian. Nere taldia ondorengua izan da, 2 euskaldun eta 2 madrildar.
ni, iker, pablo eta leo |
Kanpua nahiko txikixa ein degu, argazkixetan ikusten dan moduan ez baizauan 30-40 zentimetroko elurra bakarrik, gurian metro inguruko elurra zauan ta or mugitzia ez da lan erreza. Kanpua markatzeko zulua ein degu eta ensaio markak motxilekin markau ditxugu ze gero plakajiak eitterakuan markak handitxu eitten dia eta ez da ondo bereizten ez badaoz motxila edo beste zerbaitekin markauta.
kanpua markatzen |
Eta behin kanpua markauta zauala, taldiak einda ba jolastia besterik ez zan faltatzen, ta hemem pare bat argazki partiduan zihar ateratakuak. Danera 2 partido jolastu ditxugu, 1 hasieran esandako taldiekin 3-1 irabazi deguna eta 10bat minutuko 2 zati jolastuta (geixo jolastia kostau eitten zan metroko elurrian mugitzia zaila zalako). Eta gero beste zati bat jolastu degu taldiak aldauta eta kanbixua beraiena izan biharrian danena zana, eta 2-1 ein degu, ni nauan azken taldian kontau eskero galdu ein degu.
Ni plakajia eitteko prest |
Ume batzuk kuriositatez hurbildu dira gure partidua ikustera |
Jokalari guztiak partidua bukau eta gero |
Nere eskua partidua eta gero, nere gorputza gorri gorri zauan eskuan antzera dana hotza |
Bueno nere eskua eta gorputza gorri gorri bukau dabe eta igual erabili deten erropa kopuru bajuagatik izan da, geienak nik baino kapa geio zeramaten eta polo lodi bat, nik polorik ez dakat ezta erropa termikorik beraz erabili deten erropa ondorengua izan da: galtzontzinluak, malla luziak, txandal prakak, kaltzetin lodixak, kamiseta motz bat, malla moduko kamiseta bat gainetik eta beste kamiseta motz bat, gero 2 gorro, guantiak eta botak (eta bukala). Kontuan izanda -15ºC inguru zeudela eta jolas osuan elurretan jausten egon gerala beste kapa eruatia ez zan gaizki etorriko.
Erabilitako erropak, etxian botata |
No comments:
Post a Comment