Tuesday, 1 February 2011

Poro Feria

Aste bukaera honetan Poro Feria izan da Oulun. Poro hemen tipikua dan animali bat da, han oreina bezela ezaguten dana, Poro <Porro> moduan ahozkatzen da, eta horregatik izena euskaraz nahiz gazteleraz irakurrita beste gauz bat dala pentsau daiteke. 

Poro ferian denda txiki asko topau daitezke hemen tipikuak dian "txosna" batzuetan montauta, gero orein batzuk ere badaude nahi izan eskero trineuan montauta jarrita paseotxo bat al dezu eman, 5 bat minutu 1 euroren truk, finlandia izateko ez dao gaizki preziua pixkat tontuana eitteko, baina PoroFerian exito geixen daukana dauden aktibidadiak dia, bertan Flamenko kontzertuak, Poro Feria Sprint torneua eta beste hainbat gauza daude itteko. BErtan jende asko hurbiltzen da gauzak eittera.


Bertan dauden txosna tipikuak, indiuen etxe modukuak dia, dana talaz einda ta makil handi batzuekin ba dana  austen. Barruan buelta osuan mahai batzuk daude eta beraien gainian saltzen dauden produktuak. Produktuak danetik zeuden, larruz eindako erropak, alfonbrak... egurrez eta zeramikako finlandiako gauza tipikuak, geixenak (danak ez esatiagatik) laponiakuak, batzuetan janarixa, gehiena oreinan zeozer eta abar.
Iker eta ni txosna bate aurrian

Ferian bista general bat

Pablo, hemengo lagun bat, eta txosna barru bat

Ekintzetan esan bezela gauza dexente zeuden eitteko eta nola ez umientzako entretenimentua ere bazauan, horretarako pare bat "mendi" (edo montikulo) zeuden einda elurrakin 3-4 metro alturakuak ta umiak gora igo ta trineuakin jeisten zaben. Ausartenak ere toki zailenetik igotzen ere saihatzen zian baina elurretik holako tokitik igotzia bere ondoriuak ekartzen zitxun ta segitxuan juten zian elur behera.

umiak montikuluan jolasian eta gurasuak goian laguntzen badaezpada

 Poro Feriako ekintzarik garrantzitsuena Sprint-a da, baina behin bakarra ikusita beste guztiak berdinak dia, 2 orein 2 pertsonari tiraka 200 metroko luzera dakan rekta batian. 2 pertsonak berdinak dia karrera guztietan eta oreinak dia aldatzen dianak. Irabazten daban oreinak 3000€ko saria eruaten dau.

Sprint-a jokau ta gero bueltan beste oreinen bila

Bideo bat ere atera naban karrera batena.



No comments:

Post a Comment