Atzo International Dinner Partyn egon nintzan. "Festa" honetan kanpoko ikasliak janarixa prestatzen dabe, bakoitzat bere herri, estatu edo etxeko tipikua dan zerbait eitten dabe, maixan jartzen da eta gero ba afaldu eitten da danetik pikatzen.Normalian janarixa taldeka eitten da batek berak bakarrik ein biharrian, nere kasuan beste euskaldun batekin ein naban Tortila jamoia ta gaztaiakin.
|
Iker eta Ni eindako tortilakin |
Argazkixetan ikusten da zenbat jente batu zan or ta zenbat jateko zauan, guztira 40bat lagun egongo ginan nazionalitate ezberdinetakuak eta bakoitzak plater handi bat eraman bazaban ba imaginau zenbat gauza zeuden. Ikusten dian janarixak gehienak postriak zian beraz berua eta gazixak zian janarixak zegitxuan bukau zian, baina eman zian denpora opiltxo turko batzuk, onigiri bat edo beste eta beste hainbat janari probatzeko.
|
Janarixa zauan mahai bat (3tik) |
Esan biharra dao ere janari gehienak oso onak zeudela baina batzuk gauza sinpletara jo zaben eta zerbait tipikua ein biharrian dendan tarta bat erosi edo eta horra eraman zaben beren erriko tipikua zala esaten edo. Eta betiko gorroneruak ezer eraman gabe jatera azaldu zianak ere izan zian.
|
Atzian beste mahai bat ikusi daiteke |
No comments:
Post a Comment