Wednesday 26 January 2011

Etxe aldaketa

Bueno, denbora asko ez detela hau eguneratzen, gauza asko pasau dia baina jungo naiz kontatzen poliki poliki dana. Orain Oulun nauanetik gertau zaiten gauzarik garrantzitsuena kontauko dizuet: Etxe aldaketa.

Lehen Toppilan bizi nintzan lehenengo sarreran ikusi daiteke pixkat han nitxun bistak, Toppila unibetsitatetik 3 bat kilometrora dauan auzo bat da, egixa esateko Oulun daon auzorik txunguena da, guk "el Bronx" deitzen diogu, bertan daon anbientiagatik, gabero kotxe karrerak eta jendia erretxen kuadrilletan kotxietan jarrita, en plan pelikula amerikarrak, gainera orain dela urte gutxi pare bat asesinato egon zian auzo horretan ni bizi nintzan lekutik ez oso urruti.

Auzo horrek dakan gauza on bakarra Halpa Halli eta 2. eskuko denda dia, Halpa Halli Finlandian dauan supermerkatu merkiena izango da (supermerkatu kate bat da) eta 2. eskuko dendan televistak 1€ra eta eskixak eta botak asko jota 10€tan lorti daitezke, eta platerrak eta basuak xentimo gutxi batzuen truke.

Baina bueno egunero unibertsitatera jutia koñazo bat da eta zentrotik gabian bueltatzeko autobusik ez dao. Orain  Bizi naizen lekua Yliopistokatu 16 da, aurreko sarreretan hitzagin dizuet edifizio oni buruz, ezagunaua da edifiziua "club16" moduan beste ezer baino, bertan egunero dauen jaixengatik. Ni 7. pisuan (8 ditxu edifiziuak) bizi naiz eta orain 4 pisukide gera etxian eta komuna, dutxa eta sukaldia konpartitzen degu. Bertan espainiar batekin eta bi Indiako induekin bizi naiz, oso pisukide xelebriak dia, 2 doktoraua eitten daude eta 2-3 urte daramatzate hemen eta dakaten logelan igartzen da zenbat inbertiu daben or, pisuan ere michael jackson bat dakagu tamaño realian eta ortu txiki bat plantazio (legalak!) batzukin.

Etxe onetan dazkaten abantailak lenengua unibertsitatia 5 minutu baino gutxiotara dakat oinez junda, bigarrena erasmuseko juerga guztiak nere edifiziuan asten dia, beraz eskailera batzuk jeistiakin ya festan nau, hirugarrena autobusak dazkat gabian juergatik etxera bueltatzeko, eta laugarrena eta azkena erasmus anbiente guztian nao, hemen (yliopisto kalian edo inguruetan) daoz erasmusen dauden ixa ikasle guztian.


Argazkixan nere etxe berriko lehioko bista da, argazkixa nahiko zaharra da eta ez da elur askorik ikusten, orain doblia baino geio dau. Ikusten dan edifiua, naranja kolorekua, unibertsitateko anbulatoriua da, ikasleei zerbitzua ematen diona doainik eta ikusten dan beste guztia unibertsitatean departamentu ezberdinak dia, denak pegauta daude eta kanpus osuan ibili zaitezke kalera urten gabe eta ondorioz txamarra jantzi gabe eta hotza pasau gabe.

3 comments:

  1. Oier!!!
    Ez nakixan ezer blog honetaz!
    Ze ondo! Oin bai, in konekshion total!! Ia, ia, zer dakazun kontatzeko hamendik aurrera ere!

    Eta bueno, osasunakin urratu etxe eta pisukide berrixak!
    portzierto, indiako induak, ala indixuak, zer dakazuz etxian?

    ReplyDelete
  2. Induak dia i-xa kolau ein jata, baina nahiko indio dia ere jeje.

    ReplyDelete
  3. Hori esan bihar nizun!
    Dnaok ere, nahikua indixokerixa eingo dozuela hor zihar!

    gozatu!

    ReplyDelete