Friday, 17 December 2010

Ice Hole Swimming

Gaur atsaldian Tuirako hondartzan izan gera. Errekan dauan hondartza txiki bat da eta orain dana izoztuta dauala ice hole swimming eitteko gune aproposaurik ez dao Oulun. Ice hole swimming izenak dioen bezala izotzian eindako zulo baten igeri eittia da, leku honetan zulo handi bat einda zauan eta gainera jeisteko eskailera batzuk jarrita zuluan alde batian eta aldagela "bero" batzuk zulotik metro gutxi batzura. Aktibitate onen gauzia da bainu jantzixan eta kaltzetinekin (izotzetik babaesteko hankak) uretan baino bat hartzia eta gero aldagelara jutia da, sauna ez dabe sartzen ze tenperatura aldaketa oso handixa izan leike eta arriskutsua da. Bueno ba gu jun gera, -15 gradu eitten zitxuan, eta aldageletara sartu gera, bertan 20 bat gradu eingo zitxuan, traje bainuan jarri eta 2 aldiz pentsaube uretara jun gera, uretan 15 bat segundu egon (ura -2 eta 2 gradu artian egongo zan) eta gero aldagelara jun berotu gorputza al genun bezela barruan eta gero berriz uretara, denera 3 buelta ein ditxugu, lehenengua ona izan da, bigarrena pixkat txarro sartu da eta hirugarrenian kongelatzeko puntutik gertu ibili gerala uste det. Baina esperientzia hona izan da eta hurrengo urtian errepikatzia espero det. 

Irudi bakarra daukat momentuz abentura honena baina bideo bat ere badakagu, pasatzen diatenian eta ikusten badet hemen jartzeko modukua dala ba jarriko det. Dakaten irudixa zuluana da, ikusten dan moduan "desembarcadero" itxura daka, eta zulua nahiko haundixa da gende dexente sartzeko.


No comments:

Post a Comment