Friday, 10 December 2010

Azterketa

Azkenaldixan gauza asko ein ditxut eta lan asko euki det eitteko beraz ez det denborarik izan eguneratzeko. Gaur ordu batzuk barru Laponiara nua, Ruka herrira, Kuusamotik pixkat iparraldera. Ta orduan ez dakat denborarik gauza askorik kontatzeko baina behintzat hurrengo astian, asteartian konkretuko sarrera haundi bat jarrikot asken aste ta erdixan ein deten guztiakin. Gaur examineetako kontu bat kontauko dizuet.

Examina atsaldeko ordu bixetan naukan, hemen examinak gela berezixetan eitten dia, gela hauek oso handixak dia, 400 bat pertsonentzako, bertan examin desberdinak eitten dia batera. Gelara sartu eta edozein lekutan jarri naiz hasiera batian (danok bezela). Gero 4 maromo etorri dia, diskoteka bateko porteruak bezain handixak, eta gardenki bat jarri dabe pantailan esaten bakoitza ze lerrotan jarri bihar zan, irakasgaian arabera, gero jarri eta orri arraro batzuk ematen dizue, kuadernilo itxurakin, 2 orri pegauta 4 alde idazteko, lauki arraruekin. Izena ta dana jartzeko finlandesez bakarrik, baina nik nola nozio pixkat badauzkaten hutsik laga ditxut badaezpada eta bukaeran beraiei galdetu zer jarri bihar deten eta nun. Bueno ba gauzia 4 maromuena da, badirudi 4 tipo hoiek examinak eitteko bakarrik daudela, examinian ez zeon irakaslietako bat ere ez bakarrik 4 tipo hoiek, kopiatzia bildurra ematen zaban. Baina bueno gero kanpora aterakuan enterau naiz normala dala hori hemen, beraz finlandiara bazatozte jakin examinak zaintzen "Examen Zaindariak" egongo diala eta ez zuen irakasliak.

No comments:

Post a Comment