Sunday, 12 December 2010

Bizitzako juergarik garestixena...

Gaur ez nakan idazteko asmua eta ez nintzan interneteko konexiua dakan toki baten egon bihar atsaldeko 6-7ak izan arte. Baina Laponiako bidaia ez jakun espero bezain ondo atera.

Txabolia

txabola kanpua
Ostiralian 5etan examina ein da gero gerau ginan laponiara juteko, bidia luzia ein jakun, 200km baina abiadura maximua 80kua zan ixa bide guztian eta karretera normalian guazen, beraz azkenian 3 bat ordu tardau gendun txabolara iristen. Txabolara iritsitakuan batzuk, aurretik jun zianak ordu 2xetan aterata, mozkorrak zeuden ya, baina bueno gu iritsi ginen gabeko 9ak aldera, hango gendiak sauna berotu saben guretzat beraz saunara jun ginan, saunatik gero elurretara kanpora "biluzik" elurretan minutu inguru egon "burrukatzen" eta tontuana eitten eta gero saunara berriz, kanpuan -25 eta -30 inguruko tenperatura eitten zaban eta saunan 70 inguru, gero afaldu ein gendun eta juerga bota gendun, bizitzako juergarik garestixena.


 Juerga ondo egon zan 30 pertsona ixa danak mozkorrak txabola baten musika atope jarritxa, ba bueno espero dana... Goizeko 2ak aldera trineuetan bajatzera jun ginan onduan zauan aldapa batera, teilatura igo ginan tontuana eittera ere, eta bueno azkenian ohera.

Txabolian sarrera bat

Atzeko kotxia nola gerau zan
 Goizian 10etan atera ginen gozaldu eta gero Rovaniemirantz Santa Claus bisitatzera, beste 190km. Baina ez ginan inoiz iritsi hau bisitatzera. 70 km falta ziala orein talde bat ikusi gendun karretera ertzetak, 10 orein inguru alde bakoitzian, gero kotxe bat ikusi gendun gure aurrian ixa gelditxuta, eta, boom!, kotxe istripua izan gendun. Istripuko kotxiak gure 2 kotxe izan zian, ni kopiloto nauan atzeko kotxian, aurrekuari jo ziona. Bukaeran danok hitzegiten istripuaren zergatixa lortu gendun, Aurreko kotxia oreinak ikustian mantsotu ein zaban abiadura golpe batian 80tik 20ra, pentsatzen zabalako oreinak gurutzau eingo jakozela eta badaezpada, gu aldapa gora guazen eta bestiak beranska (malda baten izan zan istripua) eta oreinak ikusi genitxun baina kotxiak jasotzen daben elurragatik ez gendun aurreko kotxia ikusi (ez zakan argi fuerterik piztuta) eta konturatu ginerako frenau ein gendun baina erruberak blokeau ein zian, kotxiak ez zakan ABS eta izotzagatik kotxia jo genduan 60km orduko abiaduran. Gero ordubete egon ginan -20ko tenperaturan polizien zain, eta egun osua ospitalian pasau genduan pertsona bat mareau ein zalako eta ixa konortia galdu eta beste batek lepuan min zakalako, deneri badaezpada ere begirada bizkor bat eman ziguten baina azkenian ez zan ezer larririk izan.Azkenian trenian bueltau ginan danok Oulura ezer ein gabe, bueno bai, juerga bat bota gendun...

Aurreko kotxia nola gerau zan

1 comment:

  1. Holakuak ere pasatzen dia, una cosa mas pa contar a tus nietos jaja.

    /Lander/

    ReplyDelete