Wednesday, 9 February 2011

Izotzian patinatzen

Bueno, azkenaldixan patinatzera jun naiz izotzera behin lakura jun ginan benetako izotzian patinatziarren baina denbora gutxi egon ginan han tontuana itxen, normalian etxetik gertu dauan pista batera juten gera, izotz hau "artifiziala" da zeren berez ez zan izotzik egon biharko eta elurtuta egon biharko zan beste guztia dauan bezela baina hotza hasi zanian ura botatzen hasi zian eta zainduz izotz pista bat sortu dute.

Bertan pare bat porteria jarri ditxuzte eta hockey-an jolastu daiteke, gende ugari biltzen da eta danen artian bakoitzak bere makila eruanda partidatxo bat botatzen da. Lehenengo argazkixan partida hasi aurretik ni izotzian patinatzen eta makila erabiltzen saiatzen, hasieran pista elurtuta egoten da eta ekilibriua mantentzia ez da zaila ez dalako asko labaintzen baina hockeyko diskuak ez dau labaintzen eta aurrera eruatia zaila da.

Ni hockeyko makil batekin

Biana pare bat egun ya han izanda makinan pasatzen dan ordutegixa jakiten hasten zera, behintzat behin pasatzen ikusi badezu. 7ak aldera pasatzen dia 2 makinak, lehenenguak dauan elurre kentzen dau, honekin bakarrik mordua igartzen da labainkortasuna handitzen dala, batez ere hockeyko diskuakin, leheno alde batetik bestera botatzeko indar asko ein bihar zan eta seguruenik ez zan ezta erdiraino iritsiko elurrak ostopatzen ziolako, orain indarrez bota eskero puntatik puntara iritsi daiteke.

Makina izotzan gainetik elurra kentzen
Baina makina hau pasau eta gero, beste bat pasatzen da, ura botatzen dabana eta izotza alisatzen dabana, honekin labainkortasuna exponentzialki handitzen da, patinatzerakuan askoz errazau ibiltzen zera eta erosoau sentitzen zera patinen gainian. Eta hockeyko diskuakin konparatzen badegu, orain kriston abiadura hartzen du diskuak. Ondo eman ezkero punta batetik bestera iritsiko da eta baita elur artera sartu ere. Ikusten dezuen bezela perimetro osua elurrez beterik dao, beraz kontuz izan bihar da eta diskua kanpora badixe ondo fijau bihar da jakiteko nun sartu dan elurretan eta diskua ez galtzeko.

Makina ura geitzen izotzari

Aipatzeko ere azkenaldixan ein deten gauza bat, tiro batzuk botatzera jun nintzan unibertsitateko ehiza elkartiakin. Bertan arma ezberdinak erabili genitxun, ak47, glock, eta beste hainbeste arma potente, hauen argazkixak eta bideuak baditxut baina ez ditxut ona igoko bueltatzerakuan erakutsiko dizkiot interesauta dauanari.


No comments:

Post a Comment