Sunday 6 March 2011

Lapland Trip

Bueno aste hauetan oso lanpetuta egon naiz, geienbat orain dala 2 aste laponian izan nintzalako 5 egun pasatzen eta hurrengo astian rusiara nixe aste osua pasatzera beraz aste honetan lan da lan egon naiz aurreko astian in ez nabana eitten eta hurrengo astian ezingodetena ein aurreratzen, beraz ezin izan det ezer berririk jarri hemen, baina bueno orain denporatxo bat artu det eta laponiara ein naban bidaia azalduko dizuet.

Laponiako bidaia goizeko 6.30etan atera ginan oulutik Inarira juteko, han eukiko gendun gure kanpamento basia, edo beste modu batera esanda albergia ta handik aterako ginan beste aktibitatiak eittera. Albergian izena Vassatoka da eta nahiko ondo zauan, gainera eskixak eta raketak alkilatzeko zeuden nahiko prezio onian (8€ eskixak botekin). Bueno ba lehenengo Inarira bidian 2 geldialdi ein zitxugun, lehenengua kemiko izotz gaztelua bisitatzeko eta bigarrena Rovaniemin Santas village bisitatzeko, hemen zirkulo artikua markauta dakate eta santa clauss bizi dan tokixa da, beraz ez genun bera bisitatzeko aukera galdu eta hurrengo urtera begira erregaluak eskatu genizkion ere.

Zirkulu artikuan


Behin Vassatokara iritxita sauna eta lakuan baino batzuk artu genitxun eta hurrengo egunian survival instruction euki gendun, hemen goizian raketak jantzi eta orientazio klasia euki gendun, gero GPS, iparorratza eta mapia artuta taldeka puntu batzutara aiau bihar ginan laponiako "medietaik" barrena. Gero bazkaritxo bat eman ziguten, eta atsaldian iglua eraiki gendun eta ice fishing ein gendun, zer esanik ez dana -15º ingurura eta beruan sartzeko su txiki bat izanda, nahiko hotz pasau gendun egunian zihar (4-5 ordu beruan sartu gabe) baina geroko saunak eta bainuak kendu zigun hotza. Gabian lakura jun ginan aurorak ikustera eta sortia izan gendun zeren kristoneko aurara ikusi gendun zeru guztia okupatzen zaban.

Ice fishing


Hurrengo egunian cross country skii ein genduan pare bat orduko buelta eman eta listo, nahiko ondo moldau nintzan nere lehenengo aldia eskiatzen izateko eta behin bakarrik jauzi nintzan aldapan behera kurban tontuana eittiagatik, beraz esperientia politxa. Eta gero atsaldian orein baserri bat bisitau genduan, bertan oreinei janarixa eman genien eta trineuan paseotxo bat eman gendun. Bertan orein gidari karneta atera gendun!!!. Gabian berriz sauna izan gendun eta aurorak ikustera jun ginan, baina egun honetan ez gendun sorterik izan.

Ni eskixekin


Ta azken eguna Vassatokan Laponiatik tour bat eitteko erabili gendun, autobusa artu eta noruegaraino jun ginan, laponia ia osua ikusi gendun autobusez eta artikuan bainatzeko aukera izan gendun.

laponiatik eindako itzulia autobuses

Ta azkeneko egunian handik atera eta beste herri batera jun ginan, bertan resort bat zauan spa, eskiatzeko pistekin, trineuantzako pistekin, huski safarixa eitteko lekua, kart-ak, elurretako motorrekin ibiltzeko lekua etabar. Nik hor spa eta huski safarixa ein naban, huskixekin trineuan ibiltzia kriston esperientzia politxa izan zan, eta egun guztiak eta gero spa baten bukatzia bidaia ba zer esanik ez. Ta hemen goiza ta atsalde partia pasau ondoren ya autobusa hartu eta etxera bueltau ginan.

huski safari

Argazki geixau argazki galerian.

No comments:

Post a Comment