Wednesday, 16 March 2011

Russian Trip

Bueno lehengo astian jakingo dezuen bezela rusian egon nintzan. Bertan Saint Petersburg eta Moscow bisitau nitxuan. Bidai hau egingo deten azken bidai luzia da eta orain lanak eittia tokatzen da.

Bidaian ibilbidea Oulun hasi genuan autobuses eta Jyvaskulatik pasata Helsinkiko portura jun ginan, bidaia oso luzia ein zan, 8bat ordu autobusian. Gero Helsinkin barkua artu gendun Saint Petersburgera bertan aduana pasau genduan, horretarako kriston kolia itxoin bihar zan eta errusiako poliziak bistazo handixa eitten zien pasaportiari eta zakagun visari. Bertan konturau ginan Errusiara ez dala edozein sartzen edozein modutan, baina gauza kurioso bat gertau jakun, barkotik jeistian kinteto bat zauan errusiako tipikua zan musika jotzen eta ilaran zain egon ginen denbora amenizau zaben.

Catherine palace, alde pribaua

Behin saint petersburgen tour bat eittera jun ginan, eliza tipikuak bisitau eta hotelera jun ginan. Hurrengo egunian Catherine palace bisitau genuan 30kilometrora dauan pushkin herriaxan dauan palazio bat da, bertan tzar batzuk bizi izan zian. Palaziuan tamaina kristenekua zan, zelaixekin batuta Elgoibar baino handixaua zan, 2 laku zeuden zelaietan eta lakuan bainatzeko aldagela elgoibarko udaletxian tamainakua zan. Etxia argazkixan ikusi daiteke zein handixa zan eta jardin pribaua ere kristonekua. Bertan Hermitage museua ere ikusi gendun, munduko bigarren handixena dana.

Catherine Palace, Aurreko aldia




Lakurako aldagela eta komunak
Saint petersburgen gauero atera ginen juergara eta behin limusinakin, 100€ kostatzen dau limusina alkilatzia gaberako, azkenian 10€ pertsonako dia pixkat tontuana eittiarren.

Limusina kanpuan txanpana edaten
Bertan 3 egun pasau ondoren Moscow-ra jun ginan, bertan red square, eliza pare bat, unibertsitatea, metrua eta gerrako bunker bat bisitau genduan. Dena inpresionantia eta bisitatzeko gomendatua.

Bisitautako elizetako bat

Eliza barrutik
 Moskuko metruan dekoraziua gazteluan itxura daka, eta estazio bakoitzat bere gauza ezberdinak ditxu, bata bestia baino ikusgarrixaua.
Moskuko metruan estazio bat
 Bunkerra bisitau gendunian esan ziguten ikusgai zauala zulo bat ein zalako 3. sekziuan eta ura sartzen ari zala eta bunkerra izorrau ein zalako. Gauza kuriosuena da  eraikitzen zaudenian Leninen azken urtietan 4 sekzio zitxuan eta bunker osua sekretua zan baina 1-3 sekziuetan lanian ari zian langiliak ez zakiten 4. bat eitten zabiltzala eta 4. sekziua ein zabenak ez zakiten besterik eitten zeudela horrela 4. sekziua sekretu moduan gerau zan, bunkerra etxe normal baten azpixan dao eta etxian ez zan inor bizi baina argixak piztu eta itzaltzen zitxuzten ikusten norbait zauala han.

Bunkerran irudi bat, ikusi daiteke zenbat hauts dauan eta humedadia ere zakan


Ta bukatzeko Moscowtik Oulura etorri ginen lehenengo Lahtira trenez ta handik Oulura buses danera 20bat orduko ibilbidea.


No comments:

Post a Comment