Astelehena, besterik gabe nere azpixan bizi dian "lagunak" (komila artian maldiziua inbokau zabelako ez dakit merezi daben une honetan lagunak deitzia) erdiguneko tabernara zerbait artzera juteko komentau zaben, 12etan bueltatzekotan, ta bueno 5 bat lagun bildu ginan ta danok hara jun. Egon ginen taberna HEAVYMESTA da, musika heavya eta 10etatik 12etara garagardua 1€-ra. Azkeneko busian bueltau ginan ordu bietan.
Asteartea, garagardua enboteilatzeko eguna eta tontamentian aurrekua probatzen hasita edanda bukau gendun etxian, egun hau lightena izan zan baina ez nintzan ohera sartu goizeko 3ak arte.
Asteazkena, hemen ya kriston resakia nakan, gainera klaserako 8etan jaiki bihar izan nintzan, eta ez nintzan etxera ailau atsalderarte. Etxian zain naizkan pisukidiak garagardua edaten eta beheko lagunak ere edaten zeudela beraien etxian, gero danok elkartu eta inguruko taberna batera jun ginan KUTIO izenekora, hemen finlandiako gende txarrena elkartzen da gauetan, karaokia daka eta bilar bat, partida bat bota eta gero eta abesti bat estropeau eta gero etxera bueltau ginan tabernatik bota zigutenian 3etan.
Osteguna, goizian goiz jaiki, eta ahal dan moduan aguantau egunian zihar eta 6etan bandako ensaiua, bukatzerakuan afaldu bandako kidiekin eta gero erasmuseko lagunak etorri zian KARLEra juteko, han festa zauan eta kolau eta gero 3etan etxera mozkor mozkor einda (Danok).
Ostira, Sit Sit Party, festa hau unibertsitateko asoziazio batek organizatzen dau (ESN) eta festan mozorrotuta jun bihar zera, gu argazkixan ikusten dan moduan jun ginan, supuestamente nagusitan ze izan nahi zendun zan baina guk herrixari propaganda eitteko eta pixkat tontuana eitten usten zigun mozorrua aukerau gendun. Festa unibertsitateko edifizio baten eitten da, bertan 2 sauna daoz eta altaboz handixan musika aparato on batekin. Han kristoneko atxurra artu gendun eta 5etan bota zigutenian etxera jun ginan.
Etxetik atera berri, hola ez ginan bueltau baina bueno... |
Larunbata, atsaldeko 5etan jaiki nintzan, nere ingurukuek badakizute gutxi lo eitten detela eta 10etako jaikita ez banao arrua dala, ba egun honetan 12 ordu lo ein nintxun. 8etan gerauta nauan bandako kidiekin aktuaziua zakagulako 9.30. Aktuaziua eta gero etxera juteko asmua nakan festarik izan gabe, baina azkenian bandako tipo baten etxian bukatu naban saunan garagardo bat eskuan nakala eta ez dakit ze txupito edaten. Azkenian goizeko 4etan etxera ailau nintzan beste mozkor batekin.
Igandia, beste ezerrik ez KUTIOra berriz gaua pasatzera grazia eitteko baina azkenian espero baino zerbeza geixo edan gendun eta mozkortuta bueltau ginan etxera ordu batak aldera.
Astelehena, klasia nakan goizian goiz, eta gabian nere logelan gerau nintzan, ez naban nahi aste hau berriz berdin pasatzia, lagunak HEAVIMESTAra jun zian eta gaur maldiziua jasaten ari dia, ikusiko degu zer gertatzen dan hurrengo astian...
No comments:
Post a Comment