Monday, 11 April 2011

Ikasketak eta Wappu

Aste hauetan ikasketetan murgilduta nabil, denbora geixena lanian edo ikasten pasatzen ditxut beraz ez det ezer berezirik ein baina honek ez dit denbora kentzen noizbehinka zerbait eitteko.Baina ez danez ezer berrixa ba beste zeozetaz itzegingo det zerbait berrixa eukitzeko irakurliak ;)

Eguzkixa ya normaltzat artzen degu eta igartzen da berotzen dabala eta elur guztia ixa jun da lurretik, beraz udara iristen ari gerala esan daiteke (hemen bi urtaro bakarrik bereizten ditxuzte, negua eta uda), argixa ere nahiko dao orain goizeko 5etan argitzen dau eta 9ak aldera ilundu, eta gabian oskarbi dauanez aurorak ikusteko momentu aproposa dala esan daiteke, zailena egun apropos bat aurkitzia da eta aurora ateratzen danian zu hor egotia.

Eta bueno hurrengo asteetako plana ere kontauko det. Bueno ba asteko hurrengo asterako 2 lan eta examin bat ein bihar ditxut beraz aste hau lanian pasako det, baina gero 24an kummi familiakin batailo batera jungo naiz, hola hemengo batailo normal batian egongo naiz, eta gero uda datorrela ospatzeko aste bateko jaixa izaten da Wappu izenakin ezagututa, aste honetan bandiakin lan dexente eukikot eta ohitura dan bezela mozkorra egon bihar da uneoro, 7-24. Ya hasi gera prestatzen alkohola aste horretarako, 4 pertsonantzat 120 litro baino alkohol geio hari gera eitten, aste bukaera baten 60 erraz edaten ditxugu.

Gabe aldera argazki geixo eta informazio geixo jarriko det.

asteroko produkziua

Bueno argazkixan asteroko produkziua jartzen dizuet, astero ateratzen degun zerbeza/hidromiel eta sagardo botilak, esan biharra dao astian zihar dana edaten degula 5en artian. Eta Wappurako horren doblia preparatzen ari gera aste osuan ondo mozkortuta egoteko eta alkohola faltan ez botatzeko.

Eta uda iristen ari dala ikusteko etxe azpiko argazki pare bat geratzen dan elur apurrakin.

Etxeko azpiko paisajia 

lehen zeuden montoiak ere desagertzeko zorian

No comments:

Post a Comment