Ba bueno pausuak oso errezak dia, lehenengo ingredientiak erosi bihar dia, 1kg azukre eta ikusten dan argazkixan ikusten dan potia, gainera nahasketa eitteko baldia erosi bihar da, baina guk badakagunez ba garbitxu eta preparau hurrengo erabilerako.
Latak lebadura ere ekartzen dao.
Sagardo potia eta azukria |
Nahasketa eitteko 2 litro ur berotu bihar dia lehenengo eta gero azukria eta bote barruan dauan gauzia nahastu bihar dia dana ondo disolbiu arte.
iker dana nahasten |
Gero nahasketa urakin nahasten da, ura 22 eta 25 gradu artian egon bihar da, bestela lebadura hil itxen da eta ez du alkola sortzen.
ura gehitzen sagarduari |
Ondoren lebadura botatzen da (20 litrorarte) eta berriz nahasten da dana, eta bukatzeko tapia jartzen zaio eta leku baten utzi aste bete gutxienez lebadurak bere lana eitteko eta alkola sortzeko.
Aste betera botiletan sartu bihar da, baina leno ikusi ein bihar aber nahasketa ondo ein dao ala posuak dauden, gure kasuan lehenengo aldixa zalako sagarduakin eta azukre mota arraro bat erabili gendulako gure sagarduak ondorengo itxura zakan.
Sagardua aste bete pasau ondoren |
zoom bat sagardora |
Baina bueno kolau ein gendun (2 koladore erabiliz) eta gero enbotellau ein gendun.
Gabi, sagardua kolatzen |
Iker eta ni botiletan sartzen sagardua |
Eta bukatzeko propina bat, astelehenian Heavymesta tabernan eman gendun kontzertuko argazki bat.
Heavymestan |
No comments:
Post a Comment