Atzo egun guztian zihar Amazing Oulu izenekon proban parte hartu naban. Proba hau bizitza sanua (Oulu bizi bizixa) fomentatzeko ginkana moduko bat Oulu guztian zihar, eta nahiz eta populazio txikixa dakan hirixa izateko esan biharra dao Oulu nahiko handixa eitten dala behintzat 6 ordu bizikletan ibili ondoren. Proba goizeko 10etan hasten da Ouluko zentruan eta atsaldeko 16ak arte irauten dau, beraz egun guztia egon nintzan proban parte hartzen.
Atzoko eguna goizeko 9etan hasi zan neretzat, nere taldekideekin geratu nintzan ordua gure bizikletak "a punto" jartzeko, taldekideak 3 pertsona zian, taldian 4 erasmus geuden 2 euskaldun, Malagan bizi dan marroki bat, eta Madrildar bat. Bizikletak konpondu ostian (erruberak zuzendu eta sillin bat aldatu) hirigunera jun ginan, bertan justu justu edo ordurako iritsi ginan hasierako puntura bertan izena eman eta janari poltsa bat eman ziguten egunian zihar zeoze jateko, dana motxilan sartu eta lehenengo pronakin hasi ginan.
Lehenengo proba aulki bat eraikitzia zan eta eraiki bezain laisten sobre bat ematen ziguten hurrengo jun bihar ginan tokixa adierazten zaban asmakizun batekin, egixa esan hau izan zan guretzat zailena zeren ez zakigun toki batzuk nun zeuden eta beste batzuk nahiz eta jakin gaizki senalizauta zeuden eta denbora dexente galdu gendun toki batzuk bilatzen.
Egindako probak hurrenguak izan zian, danera 15 zian baina guri 12 eitteko denbora bakarrik eman zigun helmugara 16ak baino beranduo iritsiko bagina puntu bat deskontatzen ziguten berandu iristen ginen minutu bakoitzeko, eta proba bakoitzian 10 puntu lortu ahal zian maximo.
Probak hurrenguak izan zian guri tokau zitzaigun ordenian:
1. Aulkixa montau: Egur zati batzukin eta iltze ta mailuakin aulki kutre bat montau.
2. Dibujo bat memorizau eta margotu: Gela batian zauan dibujo bat ikusi eta beste gela batera bueltau bihar ginan margotzera, taldekide bakoitzak 2 minutu zitxuan dana eitteko.
3. Dantza: dantza in bihar zala badaki baina guk nahigabe salto ein genduan hurrengora eta ez ziguten abisau geizki guazela, beraz proba hau ein gabe geratu zan.
4. Arku tiraketa: diana batera arkuakin tiro ein eta gero eta puntuazio geixo lortu ba punto geio jokurako.
5. Soka bat pasau eta galderak: metro bateko alturan zauan soka bat gainetik pasau bihar gendun (Erraz) eta gero inguruko herrialdeei buruzko galdera kultural batzuk erantzun.
6. Soka saltua: Soka saltuan salto ezberdinak eitteko 5 minutu ematen ziguten eta eindako saltuen arabera puntuazio bat.
7. Antzezlana: 8 esaldi sentzugabe ematen ziguten eta antzezlan bat asmatu eta ein in bihar gendun.
8. Kanoen proba: kanoa jaso ete etxe bati 3 buelta eman.
9. Frisbe golf: puntu desberdinetatik frisbe bat bota eta "zuluan" sartu.
10. Izenak asmau: Enpresa bati izena asmatzeko lan zikina ein.
11. YTHS: Hanka urratu daban bati ze kura ein bihar zaizkion azaldu.
12. Obserbatorio batera igo eta goixan galderak erantzun: 10 pisu altuerako obserbatorio batera igo eta planeteri buruzko galderak erantzun.
13. Student unioneko probak: 4 proba zian; palillo bat bota eta marra batzuk pasau eta distantzian arabera 1 edo 2 puntu ematen ziguten, media bat gorputz osotik pasau, hanketatik gora, bola bat eruan goilara baten taza batetik bestera eta globo bat hanka tartian zakagula rekorrido bat ein denbora jakin batian.
14. Esgrima: espatekin zerbait eitten zan proba bat.
15. Tietomaa: zientzia museuan proba bat.
Ba esan bezela guk 12 bakarrik ein genitxun, baina 13.era iritsi ginan 3. proban euki gendun arazuagatik eta danera 14. gerau ginan 26 taldetatik, beraz ez gendun hain gaizki ein. Gainera ixa berandu iristen gera helmugara (minutu baten faltan iritsi ginan) eta puntuak deskontauko ziguten bestela...
Beste talde batek eindako kilometruak kalkulau zitxuan eta 30 inguru ein zabela esan zuten beraz guk antzerako ein genitxula imaginatzen degu, ez da asko 6 ordu egon ginala jakinda baina ikusita proba bakoitzian 15 minutu egon ginala gutxienez eta bertan ere nekatu eitten ginala ba egixa esanda eguna doako afari eta sauna batekin bukatu gendun akauta.