Monday, 22 November 2010

Teekkaritorvet, 40 vuotta


Teekkaritorvet, 40 urte.


Zapatuan nere lehenengo kontzertu seriua euki naban hemengo bandakin, kontzertuan bandan 40. urteurrena ospatzen zan. Banda 1970. urtian sortu zaben teknologia ikasle talde batek, ortik bere izena (teekkari) eta gaur egunerarte jende asko pasa da handik, baita 3 zuzendari ezberdin ere, horietako bat (oker ulertu ez banaban) Finlandiako banda militarraren zuzendarixa da eta kontzertuan pieza bat berak zuzendu zaban (Thunderbirds).



Kontzertuko egitaraua hau izan zan:

1. Zatia
March to the movies
Highlights from Chess
Children of Sanchez
Bohemian Rapsody
Bourre
Thunderbirds (2 abionetekin)

2. Zatia
Samba de janeiro (vuvuzelekin)
[...]
¡Baila! (2 dantzan ta 1 abesten)
Minnie the moocher (abeslarixakin)
We are the world
Thriller (dantzarixak)

Propina
Wake me up before you go go
The simpsons

Kontertuan bukaeran arrosa bat eman zien
aurkezle eta zuzendarixari
Tarteka, 2 piezaro edo, 2 pertsona zeuden zerbait esaten zabena (barregarrixa jendiak barre eitten zabalako) baina dana finlandesez eta nik ulertu naban gauz bakarra izan zan "Baskian Separatista", hau da, uneren batian esan zaben bandan kanpoko jendia daola eta neri espainiarra nintzala esan biharrian euskaldun independentia nintzala esan zaben, baina bueno, azkenian anekdota moduan gerau zan eta ez zan gauza txarrik gertau.

Kontzertua eta gero afarixa euki gendun, egixa esateko ez da Euskal Herriko edozein afarikin konparagarrixa, janarixa bestrik gabe baina dana plater batian, behintzat ez zauan txarra eta Salmoia oso ona. Baina bueno aukeran txuleta edar bat edo arrain sopa naixo. Afarixan edateko ardo gorrixa, urtekua eta ardua dala uste det koloriangaittik ze zaporiagatik komuneko ura dala esango naban, ardo txurixa nahiko edangarrixa, gaba osua hau edaten pasa naban, eta ura (ez dakit zelan zeon ze ez naban probau). Afarixan ere esan biharra dao 10 bat diskurso egon ziala eta denak oso interesgarrixak (finlandesez).

Eta bukatze jaixa euki genduan afarixan tokixan, ez det esan baina txabola bat alkilau zaben honetarako (saunakin) eta gaba osua egon ginan edan ta edan bertan. Atzo goizeko 8etan iritsi nintzan etxera eta horregatik idazten det gaur blogian.


Thunderbird-en erabilitako abionetak

Diskurso baten ondoren 

Diskurso bat entzuten

Janarixa, ikusten dan txupitua ez da ura hemengo orujua da

Thursday, 18 November 2010

seaBattle

Jendia SeaBattle-era juteko itxoiten
 Aste hau motz geratu zait ein ditxuten gauza guztiekin, dana ostiralian hasi zan BandCamp-akin bertan bandako kideekin ensaiuak eta sauna partyxak euki genitxun, 3 eguneko egonaldixa izan zan eta egunero plan antzerakua izan gendun. Goizian 10etan ensaiua, ensaiatzen "a oido" afinatzera ohituta daude banda profesionalak moduan baina nik sekula ez det saxua afinau modu honetan beraz kriston komerixak izan nitxun hasieran oboiak nota bat eman eta zuzendarixak afinatzeko esaten zigunian gure zonaldiari eta neri f bat jotzeko edo d eskala jotzeko banda guztian artian, baina orain badakit behintzat nota al tuntun jotzen ta azkenian zuzena bilatzen. Bueno ensaiuak 3 ordukuak zian atsedenaldi batekin, gero bazkaldu ta 4ak aldera berriz ensaiuau 6etan libratzeko eta sauna partyra, hemen saunara jun garagardoakin, ondo berotu saunan ta geixo ezin danian barruan egon kanpora atera elurretan buelta pare bat eman bata bestiari bolak bota (dana biluzik) eta gero sauna barrura berriz garagardo berri batekin. 

Horrela 3 egunak pasau zian eta seaBattle-era juteko eguna iritsi zan.

Tallin
Seabattle-en eindakua, 8 ordu busian Oulutik Helsinkira ein eta gero ferry bat artu gendun Tallinera (Estonia), bertan beste ferry bat artu gendun, orain Estokolmora (Suezia) juteko. Tallinetik Stokolmora bidian juerga montau genduan barkuan geunden erasmus gutxi batzuk (1000 inguru), eta goizeko 10etan Estokolmora iritsi ginan ondoren hau bisitau gendun erdigunia pixkat eta 6ak aldera irten ginan Tallinen sartu ginen erasmusak eta sueziatik zetozen guztixak, orain 2000 bat erasmus geunden itsasontzixan eta juerga gogua igartzen zan. Seguratak asko zeuden eta ez zaben alkohol fuerterik saltzen usten (mozkorren beldur zialako) baina guk aurreko egunian sartu genitxun botila pare bat. Litruak ein ta juerga bota gendun 2000 erasmusak barkuan Tallin-era bidian. Goizaldian pasiluak danak botakaz beteta eta zikinkeri askoz zeuden, motxila artu eta itsasontzitik atera ginen danak eskibatzen. Gero Tallin bisitau gendun, oso politxa, erdi aroko herri bat eta kanpoaldean auzo modernuak, ori bai mcdonaldsik ez zan faltan erdialdian. Gero atsaldian Tallinetik Helsinkira ta andik autobuisez Oulura berriz.
Estokolmo

Wednesday, 10 November 2010

Orientazioa eguna

Gaur goizian gaoiz jaiki nahi naiz lan batzuk eitteko eta unibertsitatera bidian elur ekaitz bat izan degu, hau da, elurra mara mara hasi da jausten inoiz ikusi ez deten moduan, lurra pixkat txuri zauan baina minutu gutxitan irudian ikusten dan moduan geratu. Elurra ez da egun guztian geratu, orain bertan elur sirimiria eitten hari da.


Baina elurrak ez die atzera botatzen finlandesei bizikletan unibertsitatera juteko, ez dakit komentau dizueten baina hemen espaloian ordez bizikleta karrilak ditxuzte, edo beste modura esanda espaloiak asfaltauta daude eta bizikletan ibiltzen da mundu guztia toki danetara juteko, Alboko irudixan ikusten dan moduan aparkalekua bete ein da beti moduan.

Bueno ba unibertsitatera sartu eta sorpresa handixa hartu det, nik bezela beste erasmus guztixak ere, pasilo osua 16-18 urte inguruko umez beteta zauan, unibertsitate osua inbadituta ematen zaban, pasiluen albuetan stand mordua zeuden, departamentu (hemengo fakultatiak) bakoitzeko bat zauan gutxienez. Bertan karreran ikasitako zerbait eitten zeuden, adibidez musikakuan abesten zeuden gitarra batekin, kimikuak esperimentuak eitten etb. Ondorengo irudixak orientazioko pare bat stand erakusten dabe baina atsalde aldekuak dira, goizian prisakin nauan ta ezin izan det argazkirik atera, baina bueno ez da jende asko ikusten, esaten det goizian askoz geio zauala.


Sunday, 7 November 2010

TT BigBand

Atzo gabian TT bigbanda ikusten egon nintzan. Kontzertua Vanha Paloasema (Suhiltzaileen estazio zaharra) tabernan izan zan. Gaba neretzat gabeko 10.30etan hasi zan, autobus paradara jun nintzan autobusa artzeko eta irudixetan ikusten dan moduan elurra zauan (Tenperatura maximua -3ºC), autobusa hartu eta gero hirigunera jun nintzan, bertan patinatzen tabernaraino iritsi arte. 

DNIa 3 aldiz erakutsi eta gero sartu nintzan tabernara, bertan jendez eta sofaz beteriko gela handi bat topau naban fonduan barra batekin. Eszenarixua ezkutauta zauan eskina batian eta oraindik ez zauan inor gainian gabeko 23  zialako eta kontzertua 23.30etan hasten zalako, beraz barrara hurbildu garagardo bat eskatu giltzurruna donau, tarjetia hustu eta ezagunen baten bila hasi nintzan, denbora dexente pasa naban norbait aurkitxu arte baina azkenian teekkaritorvet bandako kide batzukin elkartu nintzan. 


23.30ak iritsi zian eta kontzertua ezzain oraindik hasi, 23.35 eta mugimentu bat hasi zan somatzen eszenarixuan, TT bigbandeko kideak zian danak peluka koloretsuekin eszenarixora igotzen, danera 5 tronpeta,5 saxo (2 tenor, altu bat, baritono bat), 4tronboi, 2 perkusio, gitarrista bat, bajista bat, teklaua, 2 abeslari eta zuzendarixa .


Kontzertuak 2 zati euki zitxuan, musika estiluen arabera zauden zatituak, baina egixa esan nik ez naban aldaketa askorik nabari 2 zatixetan abesti antzerakuak jo zitxuztelako internazionalak eta finlandesak. Azalpen guztixak, zein abesti zuazen eta abesti batzuen letria, finlandesez zian beraz ez naban ezerrez ulertu, batzutan bandako batek hitzulpen labur bat eitten zian garrantzitsua bazan esandakua baina bestela ez. 

Kontzertuak 2.20arte iraun zaban, danera 2 ordu joko zaben erdiko deskantsua kontuan hartuta (2 zatixen erdixan).


Soinu aldetik kontzertua oso ondo egon zan. Musikuak onak dia edo behintzat asko ensaiau dabe kontzertuaurretik. Soluak papeletik irakurritxa zian danak, hau da, ez zaben inprobisatzen.

Bukatzeko esan biharrau dau big band hau teekkaritorvet bandan spin off bat dala, hots, teekkaritorvet unibertsitateko banda da eta behin handik urtendakuan generazio berrixeri utzi bihar zaie bandan sartzen eta zaharrak big band-ian jotzen dabe. Une honetan zuzendarixa berdina da eta big band-eko kide batzuk Teekkaritorvet bandan jotzen dabe ere. Gero nere intuiziuetako bat da TT TeekkariTorvet izenetik datorrela, baina auskalo.



Friday, 5 November 2010

Itsasontziak

Gaur Ouluko portu batian egon naiz, bertan barkuak itsasotik nola ateratzen ditxuzten ikusi det.  Negua iristen danian itsaso guztia izoztu egiten da eta itsasontzixak ez estropeatzeko kanpora ateratzen dia traktore eta remolke baten laguntzakin. 

Gaur itsasontzi/txalupa geixenak aterata zauden eta ni nere Kummi familiarekin egon naiz beraien belerua ateratzen.

Kummi familiaren belerua, 3 kuarto, 15m inguru.

Datu kurioso modura ere, itsasua izoztuta dauanian Ouluko uharte ezberdinetara jendia kotxian juten da itsaso gainetik.
__________________________________________________________________

Kummi familia: 
Finlandiako erasmus ikasle guztiok kummiStudent bat dakagu gure lehenengo egunetan Oulun asentatzen laguntzen diguna. Eta nahi izan eskero Kummi familia bat eska dezakezu, erasmus ikasle gehienak (guztiak ez esatiagatik) eskatzen dute, eta familia bat da, jubilauak, gaztiak, umiekin, umerik gabe, solteruak... zeinekin finlandiako kultura ezagutzen dezun, aktibitate ezberdinak egin (familiaren arabera) eta toki ezberdinak ezagutzen dituzun.

Kummi:
Patrocinador, padrino, madrina.
__________________________________________________________________