Gaur Ouluko portu batian egon naiz, bertan barkuak itsasotik nola ateratzen ditxuzten ikusi det. Negua iristen danian itsaso guztia izoztu egiten da eta itsasontzixak ez estropeatzeko kanpora ateratzen dia traktore eta remolke baten laguntzakin.
Gaur itsasontzi/txalupa geixenak aterata zauden eta ni nere Kummi familiarekin egon naiz beraien belerua ateratzen.
Kummi familiaren belerua, 3 kuarto, 15m inguru.
Datu kurioso modura ere, itsasua izoztuta dauanian Ouluko uharte ezberdinetara jendia kotxian juten da itsaso gainetik.
__________________________________________________________________
Kummi familia:
Finlandiako erasmus ikasle guztiok kummiStudent bat dakagu gure lehenengo egunetan Oulun asentatzen laguntzen diguna. Eta nahi izan eskero Kummi familia bat eska dezakezu, erasmus ikasle gehienak (guztiak ez esatiagatik) eskatzen dute, eta familia bat da, jubilauak, gaztiak, umiekin, umerik gabe, solteruak... zeinekin finlandiako kultura ezagutzen dezun, aktibitate ezberdinak egin (familiaren arabera) eta toki ezberdinak ezagutzen dituzun.
Kummi:
Patrocinador, padrino, madrina.
__________________________________________________________________
No comments:
Post a Comment