Gaur goizian gaoiz jaiki nahi naiz lan batzuk eitteko eta unibertsitatera bidian elur ekaitz bat izan degu, hau da, elurra mara mara hasi da jausten inoiz ikusi ez deten moduan, lurra pixkat txuri zauan baina minutu gutxitan irudian ikusten dan moduan geratu. Elurra ez da egun guztian geratu, orain bertan elur sirimiria eitten hari da.
Baina elurrak ez die atzera botatzen finlandesei bizikletan unibertsitatera juteko, ez dakit komentau dizueten baina hemen espaloian ordez bizikleta karrilak ditxuzte, edo beste modura esanda espaloiak asfaltauta daude eta bizikletan ibiltzen da mundu guztia toki danetara juteko, Alboko irudixan ikusten dan moduan aparkalekua bete ein da beti moduan.
Bueno ba unibertsitatera sartu eta sorpresa handixa hartu det, nik bezela beste erasmus guztixak ere, pasilo osua 16-18 urte inguruko umez beteta zauan, unibertsitate osua inbadituta ematen zaban, pasiluen albuetan stand mordua zeuden, departamentu (hemengo fakultatiak) bakoitzeko bat zauan gutxienez. Bertan karreran ikasitako zerbait eitten zeuden, adibidez musikakuan abesten zeuden gitarra batekin, kimikuak esperimentuak eitten etb. Ondorengo irudixak orientazioko pare bat stand erakusten dabe baina atsalde aldekuak dira, goizian prisakin nauan ta ezin izan det argazkirik atera, baina bueno ez da jende asko ikusten, esaten det goizian askoz geio zauala.
No comments:
Post a Comment