|
Jendia SeaBattle-era juteko itxoiten |
Aste hau motz geratu zait ein ditxuten gauza guztiekin, dana ostiralian hasi zan BandCamp-akin bertan bandako kideekin ensaiuak eta sauna partyxak euki genitxun, 3 eguneko egonaldixa izan zan eta egunero plan antzerakua izan gendun. Goizian 10etan ensaiua, ensaiatzen "a oido" afinatzera ohituta daude banda profesionalak moduan baina nik sekula ez det saxua afinau modu honetan beraz kriston komerixak izan nitxun hasieran oboiak nota bat eman eta zuzendarixak afinatzeko esaten zigunian gure zonaldiari eta neri f bat jotzeko edo d eskala jotzeko banda guztian artian, baina orain badakit behintzat nota al tuntun jotzen ta azkenian zuzena bilatzen. Bueno ensaiuak 3 ordukuak zian atsedenaldi batekin, gero bazkaldu ta 4ak aldera berriz ensaiuau 6etan libratzeko eta sauna partyra, hemen saunara jun garagardoakin, ondo berotu saunan ta geixo ezin danian barruan egon kanpora atera elurretan buelta pare bat eman bata bestiari bolak bota (dana biluzik) eta gero sauna barrura berriz garagardo berri batekin.
Horrela 3 egunak pasau zian eta seaBattle-era juteko eguna iritsi zan.
|
Tallin |
Seabattle-en eindakua, 8 ordu busian Oulutik Helsinkira ein eta gero ferry bat artu gendun Tallinera (Estonia), bertan beste ferry bat artu gendun, orain Estokolmora (Suezia) juteko. Tallinetik Stokolmora bidian juerga montau genduan barkuan geunden erasmus gutxi batzuk (1000 inguru), eta goizeko 10etan Estokolmora iritsi ginan ondoren hau bisitau gendun erdigunia pixkat eta 6ak aldera irten ginan Tallinen sartu ginen erasmusak eta sueziatik zetozen guztixak, orain 2000 bat erasmus geunden itsasontzixan eta juerga gogua igartzen zan. Seguratak asko zeuden eta ez zaben alkohol fuerterik saltzen usten (mozkorren beldur zialako) baina guk aurreko egunian sartu genitxun botila pare bat. Litruak ein ta juerga bota gendun 2000 erasmusak barkuan Tallin-era bidian. Goizaldian pasiluak danak botakaz beteta eta zikinkeri askoz zeuden, motxila artu eta itsasontzitik atera ginen danak eskibatzen. Gero Tallin bisitau gendun, oso politxa, erdi aroko herri bat eta kanpoaldean auzo modernuak, ori bai mcdonaldsik ez zan faltan erdialdian. Gero atsaldian Tallinetik Helsinkira ta andik autobuisez Oulura berriz.
|
Estokolmo |
buen viaje te as metido eh!! jejejeje ondo ondo!!!
ReplyDelete