Wednesday, 20 April 2011

Finlandiako sagardua (making of)

Bueno ba gure alkohol produkzio zati bat sagardua da. Finlandia sagardua nahiko modan dao, neska geixenak sagardua eraten dute garagardua edan biharrian ligthaua dalako, baina hemengo sagarduak ez dauka zer ikusirik Euskal Herrixan edaten danakin. Hemengo sagardua ur gaseosua sagar zaporia eta alkol pixka batekin da (gainera lata eta plastikosko botiletan saltzen da). Eta eitteko prozesua garagardua eitteko erabiltzen degunan parekua da eta nola elgoibarko gazte batzuk sagardua nola eitten zaben ikusten dan bideo bat ein zabenez ba ni ez naiz gutxio izango eta bideo bat ez baina gure produkzio kateko argazki batzuk jarriko ditxut azalpen batzukin.

Ba bueno pausuak oso errezak dia, lehenengo ingredientiak erosi bihar dia, 1kg azukre eta ikusten dan argazkixan ikusten dan potia, gainera nahasketa eitteko baldia erosi bihar da, baina guk badakagunez ba garbitxu eta preparau hurrengo erabilerako.

Latak lebadura ere ekartzen dao.

Sagardo potia eta azukria

Nahasketa eitteko 2 litro ur berotu bihar dia lehenengo eta gero azukria eta bote barruan dauan gauzia nahastu bihar dia dana ondo disolbiu arte.

iker dana nahasten

Gero nahasketa urakin nahasten da, ura 22 eta 25 gradu artian egon bihar da, bestela lebadura hil itxen da eta ez du alkola sortzen.

ura gehitzen sagarduari

 Ondoren lebadura botatzen da (20 litrorarte) eta berriz nahasten da dana, eta bukatzeko tapia jartzen zaio eta leku baten utzi aste bete gutxienez lebadurak bere lana eitteko eta alkola sortzeko.

Aste betera botiletan sartu bihar da, baina leno ikusi ein bihar aber nahasketa ondo ein dao ala posuak dauden, gure kasuan lehenengo aldixa zalako sagarduakin eta azukre mota arraro bat erabili gendulako gure sagarduak ondorengo itxura zakan.

Sagardua aste bete pasau ondoren

zoom bat sagardora

Baina bueno kolau ein gendun (2 koladore erabiliz) eta gero enbotellau ein gendun.

Gabi, sagardua kolatzen
Enbotellau aurretik kolautako nahasketari azukre pizkat bota bihar zaio uretan disolbiuta, gasa sortzeko  eta azlkol pixkat geixo geitzeko.

Iker eta ni botiletan sartzen sagardua
Bueno eta aste betera ba sagardua edaten ein daiteke. Atzo irekin gendun lehen botilia eta nahiko beldurrakin baina probau ein gendun eta ez zaon hain txarra, bueno egixa esateko nahiko ona zauan.

Eta bukatzeko propina bat, astelehenian Heavymesta tabernan eman gendun kontzertuko argazki bat.

Heavymestan



Monday, 11 April 2011

Ikasketak eta Wappu

Aste hauetan ikasketetan murgilduta nabil, denbora geixena lanian edo ikasten pasatzen ditxut beraz ez det ezer berezirik ein baina honek ez dit denbora kentzen noizbehinka zerbait eitteko.Baina ez danez ezer berrixa ba beste zeozetaz itzegingo det zerbait berrixa eukitzeko irakurliak ;)

Eguzkixa ya normaltzat artzen degu eta igartzen da berotzen dabala eta elur guztia ixa jun da lurretik, beraz udara iristen ari gerala esan daiteke (hemen bi urtaro bakarrik bereizten ditxuzte, negua eta uda), argixa ere nahiko dao orain goizeko 5etan argitzen dau eta 9ak aldera ilundu, eta gabian oskarbi dauanez aurorak ikusteko momentu aproposa dala esan daiteke, zailena egun apropos bat aurkitzia da eta aurora ateratzen danian zu hor egotia.

Eta bueno hurrengo asteetako plana ere kontauko det. Bueno ba asteko hurrengo asterako 2 lan eta examin bat ein bihar ditxut beraz aste hau lanian pasako det, baina gero 24an kummi familiakin batailo batera jungo naiz, hola hemengo batailo normal batian egongo naiz, eta gero uda datorrela ospatzeko aste bateko jaixa izaten da Wappu izenakin ezagututa, aste honetan bandiakin lan dexente eukikot eta ohitura dan bezela mozkorra egon bihar da uneoro, 7-24. Ya hasi gera prestatzen alkohola aste horretarako, 4 pertsonantzat 120 litro baino alkohol geio hari gera eitten, aste bukaera baten 60 erraz edaten ditxugu.

Gabe aldera argazki geixo eta informazio geixo jarriko det.

asteroko produkziua

Bueno argazkixan asteroko produkziua jartzen dizuet, astero ateratzen degun zerbeza/hidromiel eta sagardo botilak, esan biharra dao astian zihar dana edaten degula 5en artian. Eta Wappurako horren doblia preparatzen ari gera aste osuan ondo mozkortuta egoteko eta alkohola faltan ez botatzeko.

Eta uda iristen ari dala ikusteko etxe azpiko argazki pare bat geratzen dan elur apurrakin.

Etxeko azpiko paisajia 

lehen zeuden montoiak ere desagertzeko zorian

Friday, 1 April 2011

Gipsy Curse

Gipsy Curse edo "maldicion gitana" bezela ezagutzen da hemen erasmusen artian astlehenian edatia eta ondorioz nahi ta ez euki gogorik aste osuan zihar aste osua festarik festa pasatzen dezu bakoitzian bestian baino mozkorrao. Maldizio hau jasaten deten deten lehen aldixa ez da baina bai izan da gogorrena aste honetan pasau izan deguna, hurrengo asteko astelehenian jaikitzeko kapasa izan ez nintzalako. Beraz aste honetan zer ein naban eta nola afektau zian kontauko dizuet.

Astelehena, besterik gabe nere azpixan bizi dian "lagunak" (komila artian maldiziua inbokau zabelako ez dakit merezi daben une honetan lagunak deitzia) erdiguneko tabernara zerbait artzera juteko komentau zaben, 12etan bueltatzekotan, ta bueno 5 bat lagun bildu ginan ta danok hara jun. Egon ginen taberna HEAVYMESTA da, musika heavya eta 10etatik 12etara garagardua 1€-ra. Azkeneko busian bueltau ginan ordu bietan.

Asteartea, garagardua enboteilatzeko eguna eta tontamentian aurrekua probatzen hasita edanda bukau gendun etxian, egun hau lightena izan zan baina ez nintzan ohera sartu goizeko 3ak arte.

Asteazkena,  hemen ya kriston resakia nakan, gainera klaserako 8etan jaiki bihar izan nintzan, eta ez nintzan etxera ailau atsalderarte. Etxian zain naizkan pisukidiak garagardua edaten eta beheko lagunak ere edaten zeudela beraien etxian, gero danok elkartu eta inguruko taberna batera jun ginan KUTIO izenekora, hemen finlandiako gende txarrena elkartzen da gauetan, karaokia daka eta bilar bat, partida bat bota eta gero eta abesti bat estropeau eta gero etxera bueltau ginan tabernatik bota zigutenian 3etan.

Osteguna, goizian goiz jaiki, eta ahal dan moduan aguantau egunian zihar eta 6etan bandako ensaiua, bukatzerakuan afaldu bandako kidiekin eta gero erasmuseko lagunak etorri zian KARLEra juteko, han festa zauan eta kolau eta gero 3etan etxera mozkor mozkor einda (Danok).

Ostira, Sit Sit Party, festa hau unibertsitateko asoziazio batek organizatzen dau (ESN) eta festan mozorrotuta jun bihar zera, gu argazkixan ikusten dan moduan jun ginan, supuestamente nagusitan ze izan nahi zendun zan baina guk herrixari propaganda eitteko eta pixkat tontuana eitten usten zigun mozorrua aukerau gendun. Festa unibertsitateko edifizio baten eitten da, bertan 2 sauna daoz eta altaboz handixan musika aparato on batekin. Han kristoneko atxurra artu gendun eta 5etan bota zigutenian etxera jun ginan.

Etxetik atera berri, hola ez ginan bueltau baina bueno...


Larunbata, atsaldeko 5etan jaiki nintzan, nere ingurukuek badakizute gutxi lo eitten detela eta 10etako jaikita ez banao arrua dala, ba egun honetan 12 ordu lo ein nintxun. 8etan gerauta nauan bandako kidiekin aktuaziua zakagulako 9.30. Aktuaziua eta gero etxera juteko asmua nakan festarik izan gabe, baina azkenian bandako tipo baten etxian bukatu naban saunan garagardo bat eskuan nakala eta ez dakit ze txupito edaten. Azkenian goizeko 4etan etxera ailau nintzan beste mozkor batekin.

Igandia, beste ezerrik ez KUTIOra berriz gaua pasatzera grazia eitteko baina azkenian espero baino zerbeza geixo edan gendun eta mozkortuta bueltau ginan etxera ordu batak aldera.

Astelehena, klasia nakan goizian goiz, eta gabian nere logelan gerau nintzan, ez naban nahi aste hau berriz berdin pasatzia, lagunak HEAVIMESTAra jun zian eta gaur maldiziua jasaten ari dia, ikusiko degu zer gertatzen dan hurrengo astian...