Monday, 23 May 2011

Amazing Oulu

Atzo egun guztian zihar Amazing Oulu izenekon proban parte hartu naban. Proba hau bizitza sanua (Oulu bizi bizixa) fomentatzeko ginkana moduko bat Oulu guztian zihar, eta nahiz eta populazio txikixa dakan hirixa izateko esan biharra dao Oulu nahiko handixa eitten dala behintzat 6 ordu bizikletan ibili ondoren. Proba goizeko 10etan hasten da Ouluko zentruan eta atsaldeko 16ak arte irauten dau, beraz egun guztia egon nintzan proban parte hartzen.

Atzoko eguna goizeko 9etan hasi zan neretzat, nere taldekideekin geratu nintzan ordua gure bizikletak "a punto" jartzeko, taldekideak 3 pertsona zian, taldian 4 erasmus geuden 2 euskaldun, Malagan bizi dan marroki bat, eta Madrildar bat. Bizikletak konpondu ostian (erruberak zuzendu eta sillin bat aldatu) hirigunera jun ginan, bertan justu justu edo ordurako iritsi ginan hasierako puntura bertan izena eman eta janari poltsa bat eman ziguten egunian zihar zeoze jateko, dana motxilan sartu eta lehenengo pronakin hasi ginan.

Lehenengo proba aulki bat eraikitzia zan eta eraiki bezain laisten sobre bat ematen ziguten hurrengo jun bihar ginan tokixa adierazten zaban asmakizun batekin, egixa esan hau izan zan guretzat zailena zeren ez zakigun toki batzuk nun zeuden eta beste batzuk nahiz eta jakin gaizki senalizauta zeuden eta denbora dexente galdu gendun toki batzuk bilatzen.

Egindako probak hurrenguak izan zian, danera 15 zian baina guri 12 eitteko denbora bakarrik eman zigun helmugara 16ak baino beranduo iritsiko bagina puntu bat deskontatzen ziguten berandu iristen ginen minutu bakoitzeko, eta proba bakoitzian 10 puntu lortu ahal zian maximo.

Probak hurrenguak izan zian guri tokau zitzaigun ordenian:

1. Aulkixa montau: Egur zati batzukin eta iltze ta mailuakin aulki kutre bat montau.
2. Dibujo bat memorizau eta margotu: Gela batian zauan dibujo bat ikusi eta beste gela batera bueltau bihar ginan margotzera, taldekide bakoitzak 2 minutu zitxuan dana eitteko.
3. Dantza: dantza in bihar zala badaki baina guk nahigabe salto ein genduan hurrengora eta ez ziguten abisau geizki guazela, beraz proba hau ein gabe geratu zan.
4. Arku tiraketa: diana batera arkuakin tiro ein eta gero eta puntuazio geixo lortu ba punto geio jokurako.
5. Soka bat pasau eta galderak: metro bateko alturan zauan soka bat gainetik pasau bihar gendun (Erraz) eta gero inguruko herrialdeei buruzko galdera kultural batzuk erantzun.
6. Soka saltua: Soka saltuan salto ezberdinak eitteko 5 minutu ematen ziguten eta eindako saltuen arabera puntuazio bat.
7. Antzezlana: 8 esaldi sentzugabe ematen ziguten eta antzezlan bat asmatu eta ein in bihar gendun.
8. Kanoen proba: kanoa jaso ete etxe bati 3 buelta eman.
9. Frisbe golf: puntu desberdinetatik frisbe bat bota eta "zuluan" sartu.
10. Izenak asmau: Enpresa bati izena asmatzeko lan zikina ein.
11. YTHS: Hanka urratu daban bati ze kura ein bihar zaizkion azaldu.
12. Obserbatorio batera igo eta goixan galderak erantzun: 10 pisu altuerako obserbatorio batera igo eta planeteri buruzko galderak erantzun.
13. Student unioneko probak: 4 proba zian; palillo bat bota eta marra batzuk pasau eta distantzian arabera 1 edo 2 puntu ematen ziguten, media bat gorputz osotik pasau, hanketatik gora, bola bat eruan goilara baten taza batetik bestera eta globo bat hanka tartian zakagula rekorrido bat ein denbora jakin batian.
14. Esgrima: espatekin zerbait eitten zan proba bat.
15. Tietomaa: zientzia museuan proba bat.

Ba esan bezela guk 12 bakarrik ein genitxun, baina 13.era iritsi ginan 3. proban euki gendun arazuagatik eta danera 14. gerau ginan 26 taldetatik, beraz ez gendun hain gaizki ein. Gainera ixa berandu iristen gera helmugara (minutu baten faltan iritsi ginan) eta puntuak deskontauko ziguten bestela...

Beste talde batek eindako kilometruak kalkulau zitxuan eta 30 inguru ein zabela esan zuten beraz guk antzerako ein genitxula imaginatzen degu, ez da asko 6 ordu egon ginala jakinda baina ikusita proba bakoitzian 15 minutu egon ginala gutxienez eta bertan ere nekatu eitten ginala ba egixa esanda eguna doako afari eta sauna batekin bukatu gendun akauta.

Bukatzeko esatia ba argazkirik ez dakatela baina atera zizkigutela eta iristen zaizkitenian igoko ditxutela, espero aste honetan izatia.

Update (Argazkiak):
Nere taldia "Los Mustalainen" helmugan: Gabi, ni, Iker eta  Mario

Taldia helmugan azkeneko txosten bat betetzen eta idarrak berreskuratzen


Wednesday, 4 May 2011

Wappu 2011

Wappu 2011 lehengo astian izan zan apirilak 26an hasita maiatzan 1erarte eta egunero gabian kristoneko juergak egotiaz aparte beste ekintza batzuk ere izaten dia ikaslientzat. Bukaeran programa osua dakazue ingelesez.

Hasteko asteartian danak erreka onduan biltzen dia goizeko 11etati, hasita, bertan ikasle talde bakoitzak gauza ezberdinak eruaten ditxu bere jaia ospatzeko, sauna mobilak, jakuzzi mobilak, txosnak... Gu ez ginan gutxio izan eta tenderete txiki bat eruan genduan geure lekutxua izateko. Erreka onduan biltzia gehienbat dauan remo txapelketagatik izaten da, talde askok parte hartzen dabe 3 kilometroko rekorriduan eta denbora gutxien bihar dabanak irabazten dau. Irabazliak 5 minutu inguru bihar izan zitxun eta guk 8 inguru, azken 4. izan ginan.

ESN rowing team

Azteazkenian PedoRock jaialdira jun ginan ni eta beste lagun bat, han unibertsitateko 3 rock talde ikusteko aukera izan genuan eta gero "goiz" etxera hurrengo goizian 8etan klasia zaualako.

ESOM taldia
Ostegunian ez genun ezer berezirik ein, bakarrik festara jun eta argazki dezenterik ez dauenez ez det jarriko, baina ostiralian bazkarixa ein gendun, bakoitzak zakan zerbait ekarri eta izugarrizko bazkarixa ein genduan 12etan hasi ginen jaten eta atsaldeko 17ak arte ez ginan geratu, ganorazko bazkari bat, bertan "cocido madrileño", taluak, sagardua, txakolina, ardo ona, patxarana etabar izan genitxun. Bazkari ostian txekoslobakiako jaira jun ginan 19etan hasten zala eta handik danok zentrora jaia luzatzera.

Ostiraleko bazkarixa
Ba aurreko egunian pasau ein ginan edatian eta goizeko ordu txiki (edo ya handixa zan?) batian aiau ginan, gauza da pare bat ordu lo ein ta bandiakin kontzertua nakan, 10.30etan gerau nintzan beraiekin eta kamioi batian jo genduan lehenengo 12etatik aurrera, gero bazkari azkar bat eta berriz jotzera teknikoko lehen urteko ikasliak bataiatzen zitxuzten bitartian.



Gero atsaldian juerga jarraitu gaberarte eta goizeko 3.33etan tren estazioko tunelian batu ginan zarata ateratzeko, zarata atera eta buelta etxera.


Eta hemen bukau zan nere lehenengo Wappu esperientzia.

Wappu 2011 egitarau ofiziala:
Monday 25.4

13.00 BBQ Party in Teekkaritalo along with Amazing Face Competition.


Tuesday 26.4. The traditional Rowing Competition on Tuira Beach gathers all
the students to begin Vappu! Come to cheer your favourite team to victory!
(ESN and NISO are good options to cheer for ;) There are fifteen teams of
different student organizations. The event begins at 12 and lasts until 17
o'clock. You can then continue the evening in night club Apollo, it's the
official After Party place "Jälkisoudut" is the name of the party.

Wednesday 27.4
AAAAK- Party in Tivoli! ( Aatonaatonaaton Apina Kapina) marks that there's
only a few days to Vappu! Tickets sold at the Humanities 19.4 and 20.4 from
10 to 14. Another event: Kotikaupungin lyhyt is excursion which consists of
trip to the bars with the most character around Oulu. Also ÖöpisGaala =
Party @ Night Club Dione from 22 onwards.


Thursday 28.4

Päiväkännit @ Hevimesta! During Vappu celebrations there's no time to
rest during the day. "Drunk During Daytime"party @Hevimesta takes place in
12.59-19, live music! After this you can continue the night to Teekkaritalo
in Kaijonharju at Rave Party!

Friday 29.4

Happening at the Market Square from 12 o'clock. Evening Party in Apollo.


Saturday 30.4

First Vappu Parade in the center. After that come to picnic in the Åström
Park to see the freshmen of technical students dip in the water and kick off
the Vappu celebrations big time! This day is the main day of the
celebrations :) Evening Party in Toivo and in Dione!



Sunday 1.5

03:33:33 Ashematunnelin örinät. At 3 am it's time to go to the tunnel near
the railway station to make some noise!
05:00 Freshman Cap celebrations in Rauhala
05:30 - 09:00 "Sillis" = breakfast
09:00 Champagne matinee in Linnasaari
18:00 Freshman Cap celebrations in Teekkaritalo

That's it folks!

Wednesday, 20 April 2011

Finlandiako sagardua (making of)

Bueno ba gure alkohol produkzio zati bat sagardua da. Finlandia sagardua nahiko modan dao, neska geixenak sagardua eraten dute garagardua edan biharrian ligthaua dalako, baina hemengo sagarduak ez dauka zer ikusirik Euskal Herrixan edaten danakin. Hemengo sagardua ur gaseosua sagar zaporia eta alkol pixka batekin da (gainera lata eta plastikosko botiletan saltzen da). Eta eitteko prozesua garagardua eitteko erabiltzen degunan parekua da eta nola elgoibarko gazte batzuk sagardua nola eitten zaben ikusten dan bideo bat ein zabenez ba ni ez naiz gutxio izango eta bideo bat ez baina gure produkzio kateko argazki batzuk jarriko ditxut azalpen batzukin.

Ba bueno pausuak oso errezak dia, lehenengo ingredientiak erosi bihar dia, 1kg azukre eta ikusten dan argazkixan ikusten dan potia, gainera nahasketa eitteko baldia erosi bihar da, baina guk badakagunez ba garbitxu eta preparau hurrengo erabilerako.

Latak lebadura ere ekartzen dao.

Sagardo potia eta azukria

Nahasketa eitteko 2 litro ur berotu bihar dia lehenengo eta gero azukria eta bote barruan dauan gauzia nahastu bihar dia dana ondo disolbiu arte.

iker dana nahasten

Gero nahasketa urakin nahasten da, ura 22 eta 25 gradu artian egon bihar da, bestela lebadura hil itxen da eta ez du alkola sortzen.

ura gehitzen sagarduari

 Ondoren lebadura botatzen da (20 litrorarte) eta berriz nahasten da dana, eta bukatzeko tapia jartzen zaio eta leku baten utzi aste bete gutxienez lebadurak bere lana eitteko eta alkola sortzeko.

Aste betera botiletan sartu bihar da, baina leno ikusi ein bihar aber nahasketa ondo ein dao ala posuak dauden, gure kasuan lehenengo aldixa zalako sagarduakin eta azukre mota arraro bat erabili gendulako gure sagarduak ondorengo itxura zakan.

Sagardua aste bete pasau ondoren

zoom bat sagardora

Baina bueno kolau ein gendun (2 koladore erabiliz) eta gero enbotellau ein gendun.

Gabi, sagardua kolatzen
Enbotellau aurretik kolautako nahasketari azukre pizkat bota bihar zaio uretan disolbiuta, gasa sortzeko  eta azlkol pixkat geixo geitzeko.

Iker eta ni botiletan sartzen sagardua
Bueno eta aste betera ba sagardua edaten ein daiteke. Atzo irekin gendun lehen botilia eta nahiko beldurrakin baina probau ein gendun eta ez zaon hain txarra, bueno egixa esateko nahiko ona zauan.

Eta bukatzeko propina bat, astelehenian Heavymesta tabernan eman gendun kontzertuko argazki bat.

Heavymestan



Monday, 11 April 2011

Ikasketak eta Wappu

Aste hauetan ikasketetan murgilduta nabil, denbora geixena lanian edo ikasten pasatzen ditxut beraz ez det ezer berezirik ein baina honek ez dit denbora kentzen noizbehinka zerbait eitteko.Baina ez danez ezer berrixa ba beste zeozetaz itzegingo det zerbait berrixa eukitzeko irakurliak ;)

Eguzkixa ya normaltzat artzen degu eta igartzen da berotzen dabala eta elur guztia ixa jun da lurretik, beraz udara iristen ari gerala esan daiteke (hemen bi urtaro bakarrik bereizten ditxuzte, negua eta uda), argixa ere nahiko dao orain goizeko 5etan argitzen dau eta 9ak aldera ilundu, eta gabian oskarbi dauanez aurorak ikusteko momentu aproposa dala esan daiteke, zailena egun apropos bat aurkitzia da eta aurora ateratzen danian zu hor egotia.

Eta bueno hurrengo asteetako plana ere kontauko det. Bueno ba asteko hurrengo asterako 2 lan eta examin bat ein bihar ditxut beraz aste hau lanian pasako det, baina gero 24an kummi familiakin batailo batera jungo naiz, hola hemengo batailo normal batian egongo naiz, eta gero uda datorrela ospatzeko aste bateko jaixa izaten da Wappu izenakin ezagututa, aste honetan bandiakin lan dexente eukikot eta ohitura dan bezela mozkorra egon bihar da uneoro, 7-24. Ya hasi gera prestatzen alkohola aste horretarako, 4 pertsonantzat 120 litro baino alkohol geio hari gera eitten, aste bukaera baten 60 erraz edaten ditxugu.

Gabe aldera argazki geixo eta informazio geixo jarriko det.

asteroko produkziua

Bueno argazkixan asteroko produkziua jartzen dizuet, astero ateratzen degun zerbeza/hidromiel eta sagardo botilak, esan biharra dao astian zihar dana edaten degula 5en artian. Eta Wappurako horren doblia preparatzen ari gera aste osuan ondo mozkortuta egoteko eta alkohola faltan ez botatzeko.

Eta uda iristen ari dala ikusteko etxe azpiko argazki pare bat geratzen dan elur apurrakin.

Etxeko azpiko paisajia 

lehen zeuden montoiak ere desagertzeko zorian

Friday, 1 April 2011

Gipsy Curse

Gipsy Curse edo "maldicion gitana" bezela ezagutzen da hemen erasmusen artian astlehenian edatia eta ondorioz nahi ta ez euki gogorik aste osuan zihar aste osua festarik festa pasatzen dezu bakoitzian bestian baino mozkorrao. Maldizio hau jasaten deten deten lehen aldixa ez da baina bai izan da gogorrena aste honetan pasau izan deguna, hurrengo asteko astelehenian jaikitzeko kapasa izan ez nintzalako. Beraz aste honetan zer ein naban eta nola afektau zian kontauko dizuet.

Astelehena, besterik gabe nere azpixan bizi dian "lagunak" (komila artian maldiziua inbokau zabelako ez dakit merezi daben une honetan lagunak deitzia) erdiguneko tabernara zerbait artzera juteko komentau zaben, 12etan bueltatzekotan, ta bueno 5 bat lagun bildu ginan ta danok hara jun. Egon ginen taberna HEAVYMESTA da, musika heavya eta 10etatik 12etara garagardua 1€-ra. Azkeneko busian bueltau ginan ordu bietan.

Asteartea, garagardua enboteilatzeko eguna eta tontamentian aurrekua probatzen hasita edanda bukau gendun etxian, egun hau lightena izan zan baina ez nintzan ohera sartu goizeko 3ak arte.

Asteazkena,  hemen ya kriston resakia nakan, gainera klaserako 8etan jaiki bihar izan nintzan, eta ez nintzan etxera ailau atsalderarte. Etxian zain naizkan pisukidiak garagardua edaten eta beheko lagunak ere edaten zeudela beraien etxian, gero danok elkartu eta inguruko taberna batera jun ginan KUTIO izenekora, hemen finlandiako gende txarrena elkartzen da gauetan, karaokia daka eta bilar bat, partida bat bota eta gero eta abesti bat estropeau eta gero etxera bueltau ginan tabernatik bota zigutenian 3etan.

Osteguna, goizian goiz jaiki, eta ahal dan moduan aguantau egunian zihar eta 6etan bandako ensaiua, bukatzerakuan afaldu bandako kidiekin eta gero erasmuseko lagunak etorri zian KARLEra juteko, han festa zauan eta kolau eta gero 3etan etxera mozkor mozkor einda (Danok).

Ostira, Sit Sit Party, festa hau unibertsitateko asoziazio batek organizatzen dau (ESN) eta festan mozorrotuta jun bihar zera, gu argazkixan ikusten dan moduan jun ginan, supuestamente nagusitan ze izan nahi zendun zan baina guk herrixari propaganda eitteko eta pixkat tontuana eitten usten zigun mozorrua aukerau gendun. Festa unibertsitateko edifizio baten eitten da, bertan 2 sauna daoz eta altaboz handixan musika aparato on batekin. Han kristoneko atxurra artu gendun eta 5etan bota zigutenian etxera jun ginan.

Etxetik atera berri, hola ez ginan bueltau baina bueno...


Larunbata, atsaldeko 5etan jaiki nintzan, nere ingurukuek badakizute gutxi lo eitten detela eta 10etako jaikita ez banao arrua dala, ba egun honetan 12 ordu lo ein nintxun. 8etan gerauta nauan bandako kidiekin aktuaziua zakagulako 9.30. Aktuaziua eta gero etxera juteko asmua nakan festarik izan gabe, baina azkenian bandako tipo baten etxian bukatu naban saunan garagardo bat eskuan nakala eta ez dakit ze txupito edaten. Azkenian goizeko 4etan etxera ailau nintzan beste mozkor batekin.

Igandia, beste ezerrik ez KUTIOra berriz gaua pasatzera grazia eitteko baina azkenian espero baino zerbeza geixo edan gendun eta mozkortuta bueltau ginan etxera ordu batak aldera.

Astelehena, klasia nakan goizian goiz, eta gabian nere logelan gerau nintzan, ez naban nahi aste hau berriz berdin pasatzia, lagunak HEAVIMESTAra jun zian eta gaur maldiziua jasaten ari dia, ikusiko degu zer gertatzen dan hurrengo astian...

Wednesday, 16 March 2011

Russian Trip

Bueno lehengo astian jakingo dezuen bezela rusian egon nintzan. Bertan Saint Petersburg eta Moscow bisitau nitxuan. Bidai hau egingo deten azken bidai luzia da eta orain lanak eittia tokatzen da.

Bidaian ibilbidea Oulun hasi genuan autobuses eta Jyvaskulatik pasata Helsinkiko portura jun ginan, bidaia oso luzia ein zan, 8bat ordu autobusian. Gero Helsinkin barkua artu gendun Saint Petersburgera bertan aduana pasau genduan, horretarako kriston kolia itxoin bihar zan eta errusiako poliziak bistazo handixa eitten zien pasaportiari eta zakagun visari. Bertan konturau ginan Errusiara ez dala edozein sartzen edozein modutan, baina gauza kurioso bat gertau jakun, barkotik jeistian kinteto bat zauan errusiako tipikua zan musika jotzen eta ilaran zain egon ginen denbora amenizau zaben.

Catherine palace, alde pribaua

Behin saint petersburgen tour bat eittera jun ginan, eliza tipikuak bisitau eta hotelera jun ginan. Hurrengo egunian Catherine palace bisitau genuan 30kilometrora dauan pushkin herriaxan dauan palazio bat da, bertan tzar batzuk bizi izan zian. Palaziuan tamaina kristenekua zan, zelaixekin batuta Elgoibar baino handixaua zan, 2 laku zeuden zelaietan eta lakuan bainatzeko aldagela elgoibarko udaletxian tamainakua zan. Etxia argazkixan ikusi daiteke zein handixa zan eta jardin pribaua ere kristonekua. Bertan Hermitage museua ere ikusi gendun, munduko bigarren handixena dana.

Catherine Palace, Aurreko aldia




Lakurako aldagela eta komunak
Saint petersburgen gauero atera ginen juergara eta behin limusinakin, 100€ kostatzen dau limusina alkilatzia gaberako, azkenian 10€ pertsonako dia pixkat tontuana eittiarren.

Limusina kanpuan txanpana edaten
Bertan 3 egun pasau ondoren Moscow-ra jun ginan, bertan red square, eliza pare bat, unibertsitatea, metrua eta gerrako bunker bat bisitau genduan. Dena inpresionantia eta bisitatzeko gomendatua.

Bisitautako elizetako bat

Eliza barrutik
 Moskuko metruan dekoraziua gazteluan itxura daka, eta estazio bakoitzat bere gauza ezberdinak ditxu, bata bestia baino ikusgarrixaua.
Moskuko metruan estazio bat
 Bunkerra bisitau gendunian esan ziguten ikusgai zauala zulo bat ein zalako 3. sekziuan eta ura sartzen ari zala eta bunkerra izorrau ein zalako. Gauza kuriosuena da  eraikitzen zaudenian Leninen azken urtietan 4 sekzio zitxuan eta bunker osua sekretua zan baina 1-3 sekziuetan lanian ari zian langiliak ez zakiten 4. bat eitten zabiltzala eta 4. sekziua ein zabenak ez zakiten besterik eitten zeudela horrela 4. sekziua sekretu moduan gerau zan, bunkerra etxe normal baten azpixan dao eta etxian ez zan inor bizi baina argixak piztu eta itzaltzen zitxuzten ikusten norbait zauala han.

Bunkerran irudi bat, ikusi daiteke zenbat hauts dauan eta humedadia ere zakan


Ta bukatzeko Moscowtik Oulura etorri ginen lehenengo Lahtira trenez ta handik Oulura buses danera 20bat orduko ibilbidea.


Sunday, 6 March 2011

Lapland Trip

Bueno aste hauetan oso lanpetuta egon naiz, geienbat orain dala 2 aste laponian izan nintzalako 5 egun pasatzen eta hurrengo astian rusiara nixe aste osua pasatzera beraz aste honetan lan da lan egon naiz aurreko astian in ez nabana eitten eta hurrengo astian ezingodetena ein aurreratzen, beraz ezin izan det ezer berririk jarri hemen, baina bueno orain denporatxo bat artu det eta laponiara ein naban bidaia azalduko dizuet.

Laponiako bidaia goizeko 6.30etan atera ginan oulutik Inarira juteko, han eukiko gendun gure kanpamento basia, edo beste modu batera esanda albergia ta handik aterako ginan beste aktibitatiak eittera. Albergian izena Vassatoka da eta nahiko ondo zauan, gainera eskixak eta raketak alkilatzeko zeuden nahiko prezio onian (8€ eskixak botekin). Bueno ba lehenengo Inarira bidian 2 geldialdi ein zitxugun, lehenengua kemiko izotz gaztelua bisitatzeko eta bigarrena Rovaniemin Santas village bisitatzeko, hemen zirkulo artikua markauta dakate eta santa clauss bizi dan tokixa da, beraz ez genun bera bisitatzeko aukera galdu eta hurrengo urtera begira erregaluak eskatu genizkion ere.

Zirkulu artikuan


Behin Vassatokara iritxita sauna eta lakuan baino batzuk artu genitxun eta hurrengo egunian survival instruction euki gendun, hemen goizian raketak jantzi eta orientazio klasia euki gendun, gero GPS, iparorratza eta mapia artuta taldeka puntu batzutara aiau bihar ginan laponiako "medietaik" barrena. Gero bazkaritxo bat eman ziguten, eta atsaldian iglua eraiki gendun eta ice fishing ein gendun, zer esanik ez dana -15º ingurura eta beruan sartzeko su txiki bat izanda, nahiko hotz pasau gendun egunian zihar (4-5 ordu beruan sartu gabe) baina geroko saunak eta bainuak kendu zigun hotza. Gabian lakura jun ginan aurorak ikustera eta sortia izan gendun zeren kristoneko aurara ikusi gendun zeru guztia okupatzen zaban.

Ice fishing


Hurrengo egunian cross country skii ein genduan pare bat orduko buelta eman eta listo, nahiko ondo moldau nintzan nere lehenengo aldia eskiatzen izateko eta behin bakarrik jauzi nintzan aldapan behera kurban tontuana eittiagatik, beraz esperientia politxa. Eta gero atsaldian orein baserri bat bisitau genduan, bertan oreinei janarixa eman genien eta trineuan paseotxo bat eman gendun. Bertan orein gidari karneta atera gendun!!!. Gabian berriz sauna izan gendun eta aurorak ikustera jun ginan, baina egun honetan ez gendun sorterik izan.

Ni eskixekin


Ta azken eguna Vassatokan Laponiatik tour bat eitteko erabili gendun, autobusa artu eta noruegaraino jun ginan, laponia ia osua ikusi gendun autobusez eta artikuan bainatzeko aukera izan gendun.

laponiatik eindako itzulia autobuses

Ta azkeneko egunian handik atera eta beste herri batera jun ginan, bertan resort bat zauan spa, eskiatzeko pistekin, trineuantzako pistekin, huski safarixa eitteko lekua, kart-ak, elurretako motorrekin ibiltzeko lekua etabar. Nik hor spa eta huski safarixa ein naban, huskixekin trineuan ibiltzia kriston esperientzia politxa izan zan, eta egun guztiak eta gero spa baten bukatzia bidaia ba zer esanik ez. Ta hemen goiza ta atsalde partia pasau ondoren ya autobusa hartu eta etxera bueltau ginan.

huski safari

Argazki geixau argazki galerian.

Saturday, 12 February 2011

Snow Rugby

Gaur Snow Rugby egiteko gerau naiz rugby taldeko kide batzuekin. Ta zer da snow rugby? ba inglesa dakizuenok jakingo dezue snow-k elurra esan nahi dabala, beraz snow rugby, rugbyn jolastia da elurretako kanpo batian. Elur kantitatia normalian ez da handixa izaten, 30-40 bat zentimetro inguru, eta arauak rugbyko berdinak dia aldaketa txiki batzuekin.


Arau geio eta informazio geio Finlandiako torneuan (Jyvaskylan jokatzen da) web gunian: 

Eta bideo bat normalian izaten dian partiduekin:


Guk jolastu degun Snow rugby partidua entrenamendu gisa hartu dabe hemengo rugbyko jokalarixak gero Jyvaskylako torneuan parte artzeko baina gure partiduan geure erara jolastu degu eta arau geienak aldatu edo jan ein ditxugu.

Hasteko 9 pertsona geuden prest jolasteko beras 4vs4ko taldiak ein ditxugu eta 1 aldaketetarako, taldiak kanpotarrak finlandiarren aurka izan da hasiera batian. Nere taldia ondorengua izan da, 2 euskaldun eta 2 madrildar.

ni, iker, pablo eta leo



Kanpua nahiko txikixa ein degu, argazkixetan ikusten dan moduan ez baizauan 30-40 zentimetroko elurra bakarrik, gurian metro inguruko elurra zauan ta or mugitzia ez da lan erreza. Kanpua markatzeko zulua ein degu eta ensaio markak motxilekin markau ditxugu ze gero plakajiak eitterakuan markak handitxu eitten dia eta ez da ondo bereizten ez badaoz motxila edo beste zerbaitekin markauta.


kanpua markatzen
                              
 Eta behin kanpua markauta zauala, taldiak einda ba jolastia besterik ez zan faltatzen, ta hemem pare bat argazki partiduan zihar ateratakuak. Danera 2 partido jolastu ditxugu, 1 hasieran esandako taldiekin 3-1 irabazi deguna eta 10bat minutuko 2 zati jolastuta (geixo jolastia kostau eitten zan metroko elurrian mugitzia zaila zalako). Eta gero beste zati bat jolastu degu taldiak aldauta eta kanbixua beraiena izan biharrian danena zana, eta 2-1 ein degu, ni nauan azken taldian kontau eskero galdu ein degu.

Ni plakajia eitteko prest

Ume batzuk kuriositatez hurbildu dira gure partidua ikustera

Jokalari guztiak partidua bukau eta gero

Nere eskua partidua eta gero, nere gorputza gorri gorri
zauan eskuan antzera dana hotza
 Bueno nere eskua eta gorputza gorri gorri bukau dabe eta igual erabili deten erropa kopuru bajuagatik izan da, geienak nik baino kapa geio zeramaten eta polo lodi bat, nik polorik ez dakat ezta erropa termikorik beraz erabili deten erropa ondorengua izan da: galtzontzinluak, malla luziak, txandal prakak, kaltzetin lodixak, kamiseta motz bat, malla moduko kamiseta bat gainetik eta beste kamiseta motz bat, gero 2 gorro, guantiak eta botak (eta bukala). Kontuan izanda -15ºC inguru zeudela eta jolas osuan elurretan jausten egon gerala beste kapa eruatia ez zan gaizki etorriko.

Erabilitako erropak, etxian botata


Wednesday, 9 February 2011

Izotzian patinatzen

Bueno, azkenaldixan patinatzera jun naiz izotzera behin lakura jun ginan benetako izotzian patinatziarren baina denbora gutxi egon ginan han tontuana itxen, normalian etxetik gertu dauan pista batera juten gera, izotz hau "artifiziala" da zeren berez ez zan izotzik egon biharko eta elurtuta egon biharko zan beste guztia dauan bezela baina hotza hasi zanian ura botatzen hasi zian eta zainduz izotz pista bat sortu dute.

Bertan pare bat porteria jarri ditxuzte eta hockey-an jolastu daiteke, gende ugari biltzen da eta danen artian bakoitzak bere makila eruanda partidatxo bat botatzen da. Lehenengo argazkixan partida hasi aurretik ni izotzian patinatzen eta makila erabiltzen saiatzen, hasieran pista elurtuta egoten da eta ekilibriua mantentzia ez da zaila ez dalako asko labaintzen baina hockeyko diskuak ez dau labaintzen eta aurrera eruatia zaila da.

Ni hockeyko makil batekin

Biana pare bat egun ya han izanda makinan pasatzen dan ordutegixa jakiten hasten zera, behintzat behin pasatzen ikusi badezu. 7ak aldera pasatzen dia 2 makinak, lehenenguak dauan elurre kentzen dau, honekin bakarrik mordua igartzen da labainkortasuna handitzen dala, batez ere hockeyko diskuakin, leheno alde batetik bestera botatzeko indar asko ein bihar zan eta seguruenik ez zan ezta erdiraino iritsiko elurrak ostopatzen ziolako, orain indarrez bota eskero puntatik puntara iritsi daiteke.

Makina izotzan gainetik elurra kentzen
Baina makina hau pasau eta gero, beste bat pasatzen da, ura botatzen dabana eta izotza alisatzen dabana, honekin labainkortasuna exponentzialki handitzen da, patinatzerakuan askoz errazau ibiltzen zera eta erosoau sentitzen zera patinen gainian. Eta hockeyko diskuakin konparatzen badegu, orain kriston abiadura hartzen du diskuak. Ondo eman ezkero punta batetik bestera iritsiko da eta baita elur artera sartu ere. Ikusten dezuen bezela perimetro osua elurrez beterik dao, beraz kontuz izan bihar da eta diskua kanpora badixe ondo fijau bihar da jakiteko nun sartu dan elurretan eta diskua ez galtzeko.

Makina ura geitzen izotzari

Aipatzeko ere azkenaldixan ein deten gauza bat, tiro batzuk botatzera jun nintzan unibertsitateko ehiza elkartiakin. Bertan arma ezberdinak erabili genitxun, ak47, glock, eta beste hainbeste arma potente, hauen argazkixak eta bideuak baditxut baina ez ditxut ona igoko bueltatzerakuan erakutsiko dizkiot interesauta dauanari.


Tuesday, 1 February 2011

Poro Feria

Aste bukaera honetan Poro Feria izan da Oulun. Poro hemen tipikua dan animali bat da, han oreina bezela ezaguten dana, Poro <Porro> moduan ahozkatzen da, eta horregatik izena euskaraz nahiz gazteleraz irakurrita beste gauz bat dala pentsau daiteke. 

Poro ferian denda txiki asko topau daitezke hemen tipikuak dian "txosna" batzuetan montauta, gero orein batzuk ere badaude nahi izan eskero trineuan montauta jarrita paseotxo bat al dezu eman, 5 bat minutu 1 euroren truk, finlandia izateko ez dao gaizki preziua pixkat tontuana eitteko, baina PoroFerian exito geixen daukana dauden aktibidadiak dia, bertan Flamenko kontzertuak, Poro Feria Sprint torneua eta beste hainbat gauza daude itteko. BErtan jende asko hurbiltzen da gauzak eittera.


Bertan dauden txosna tipikuak, indiuen etxe modukuak dia, dana talaz einda ta makil handi batzuekin ba dana  austen. Barruan buelta osuan mahai batzuk daude eta beraien gainian saltzen dauden produktuak. Produktuak danetik zeuden, larruz eindako erropak, alfonbrak... egurrez eta zeramikako finlandiako gauza tipikuak, geixenak (danak ez esatiagatik) laponiakuak, batzuetan janarixa, gehiena oreinan zeozer eta abar.
Iker eta ni txosna bate aurrian

Ferian bista general bat

Pablo, hemengo lagun bat, eta txosna barru bat

Ekintzetan esan bezela gauza dexente zeuden eitteko eta nola ez umientzako entretenimentua ere bazauan, horretarako pare bat "mendi" (edo montikulo) zeuden einda elurrakin 3-4 metro alturakuak ta umiak gora igo ta trineuakin jeisten zaben. Ausartenak ere toki zailenetik igotzen ere saihatzen zian baina elurretik holako tokitik igotzia bere ondoriuak ekartzen zitxun ta segitxuan juten zian elur behera.

umiak montikuluan jolasian eta gurasuak goian laguntzen badaezpada

 Poro Feriako ekintzarik garrantzitsuena Sprint-a da, baina behin bakarra ikusita beste guztiak berdinak dia, 2 orein 2 pertsonari tiraka 200 metroko luzera dakan rekta batian. 2 pertsonak berdinak dia karrera guztietan eta oreinak dia aldatzen dianak. Irabazten daban oreinak 3000€ko saria eruaten dau.

Sprint-a jokau ta gero bueltan beste oreinen bila

Bideo bat ere atera naban karrera batena.



Saturday, 29 January 2011

International Dinner Party

Atzo International Dinner Partyn egon nintzan. "Festa" honetan kanpoko ikasliak janarixa prestatzen dabe, bakoitzat bere herri, estatu edo etxeko tipikua dan zerbait eitten dabe, maixan jartzen da eta gero ba afaldu eitten da danetik pikatzen.Normalian janarixa taldeka eitten da batek berak bakarrik ein biharrian, nere kasuan beste euskaldun batekin ein naban Tortila jamoia ta gaztaiakin.

Iker eta Ni eindako tortilakin

Argazkixetan ikusten da zenbat jente batu zan or ta zenbat jateko zauan, guztira 40bat lagun egongo ginan nazionalitate ezberdinetakuak eta bakoitzak plater handi bat eraman bazaban ba imaginau zenbat gauza zeuden. Ikusten dian janarixak gehienak postriak zian beraz berua eta gazixak zian janarixak zegitxuan bukau zian, baina eman zian denpora opiltxo turko batzuk, onigiri bat edo beste eta beste hainbat janari probatzeko.
Janarixa zauan mahai bat (3tik)

Esan biharra dao ere janari gehienak oso onak zeudela baina batzuk gauza sinpletara jo zaben eta zerbait tipikua ein biharrian dendan tarta bat erosi edo eta horra eraman zaben beren erriko tipikua zala esaten edo. Eta betiko gorroneruak ezer eraman gabe jatera azaldu zianak ere izan zian.

Atzian beste mahai bat ikusi daiteke